(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro nafarrari harrera egin dio osteguna, 2010.eko irailak 9

Izan ere, Hegoafrikako munduko futbol txapelketan epaile lanetan aritu zen


Sanz Lehendakaria, Undiano Mallenco, Garcia Malo kontseilaria eta Fermin Martinez (ezkerrean). ( irudia handitu )

Foru Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro nafarrari harrera egin dio gaur goizean, Nafarroako Jauregiko bulegoan. Izan ere, Undianok Hegoafrikako munduko txapelketan parte hartu zuen.

Sanz Lehendakariak zoriondu egin du Undiano, daukan kirol ibilbideagatik, eta esan dio "Nafarroa eta Nafarroako kirolzaleak harro" daudela. Halaber, adierazi du oso garrantzitsua dela foru erkidegoko biztanle batek leku hain garrantzitsua hartzea munduko txapelketa batean.

Alberto Undiano Mallenco Iruñean jaio zen 1973ko urrian eta Espainiako lehen mailako futbol txapelketan aritzen da epaile lanetan; gainera, nazioarteko kirol epaile da 2004tik.

Hegoafrikako munduko txapelketan hiru partida arbitratu zituen: Alemania-Serbia, Ipar Korea-Boli Kosta eta Herbeherak-Eslovakia. Horrez gain, arbitro laguntzaile bezala aritu zen Uruguay-Ghana partidan.

Ibilbide profesionalean jaso dituen sari eta aintzatespenei dagokienez, Marka egunkariaren Guruceta Saria bitan jaso eta Vicente Acebedo Saria beste bitan, besteak beste. Gainera, Espainiako Futbol Federazioaren iritziz, arbitro onena da.

Kirolean aritzeaz gain, unibertsitatean ere ikasi du: Soziologian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Politika Zientzietan UNEDen.

Harrera ekitaldian parte hartu dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok; Undianoren laguntzaileak, Fermin Martinez Ibañez nafarrak (hori ere lehen mailan aritzen da); eta bi kirolarien senideak.

Horiez gain bertaratu dira Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea, Jose Javier Esparza; Nafarroako Futbol Federazioko buru eta Espainiako Futbol Federazioko zuzendaritza batzordeko kidea, Jose Luis Diez; eta Futboleko Arbitroen Nafarroako Batzordeko burua, Carmelo Miramon

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa