(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteriaren Institutuak 110.000 euro jarri ditu gazteei lan munduan sartzen laguntzeko ostirala, 2010.eko irailak 10

Jarduerak UGT eta CCOO sindikatuek antolatzen dituzte, besteak beste enplegua bilatzeko tailerrak, 180 gazterentzat


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutua medio, UGT eta CCOO sindikatuei 110.000 euro emango dizkie, bakoitzari 55.000 eurona, dagozkien gazte sailen bitartez gazteei lan munduan sartzeko orientazio eta segimendu ekintzak antola ditzaten.

Sindikatu bakoitzak bere jarduerak antolatuko ditu. Hala ere, elkarrekin tailerrak egingo dituzte, enplegua bilatzen laguntzeko; tailer horietan 180 gazterentzako lekua egongo da.

Foru Gobernuaren eta sindikatu nagusien arteko lankidetza horren berri gaur goizean eman dute Nafarroako Gazteriaren Institutuko (NGI) zuzendariak, Ana Frias Pardok, eta UGT eta CCOO sindikatuetako gazte ataletako arduradunek, Vanessa Jimenezek eta Ruben Belzuneguik, hurrenez hurren; hori, NGIren egoitzan, Iruñean, antolatutako ekitaldi batean.

Jarduerak urriaren 4tik azaroaren 5era egingo dituzte. Parte hartzeko interesa dutenek irailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena, UGT eta CCOO sindikatuen gazte ataletan, hau da, Iruñeko Zaragoza etorbideko 12an (etxabean)

.

Informazio guneak, hitzaldiak eta langabeentzako tailerrak

Gazteei lan munduan sartzeko jarduera horiek 2006tik antolatzen dituzte, Nafarroako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako hitzarmenen bitartez.

Aurtengo ekintza batzuk aurrez ere egin dituzte, lanbide orientazioko hitzaldiak eta enpresetara bisitak, esaterako.

Aurten, berritasun gisa, lan munduan sartu nahi duten langabe gazteentzako tailer berezi bat antolatu dute; tailerra bi sindikatuek batera emango dute.

"Aztertu aukerak eta bilatu enplegu" lemapean, bi saio egingo dituzte, batetik, hilabeteak lanik aurkitu gabe daramatzatenei konfiantza emateko; eta bestetik, estatuan eta atzerrian dauden prestakuntza eta enplegu aukeren berri emateko. Tailerra 9 ordukoa da eta 180 gaztek parte har dezakete.

Era horretako jarduerak duela lau urte hasi ziren antolatzen eta ordudanik jende askok parte hartu du programan.

2009an, adibidez, 48 hitzaldi antolatu zituzten eta 668 lagun bertaratu ziren. Iaz, gainera, 6.586 herritarrek jo zuten UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroan dauzkaten informazio eta aholkularitza guneetara.

Dokumentazioa:
Accionesprevistas.doc
FolletodefEuskTRZ.pdf
FolletodefCastTRZ.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa