(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Julián Gayarre” Kantu Txapelketaren XIII. edizioa abian da
ostirala, 2010.eko irailak 10

Lehenengo kanporaketa irailaren 11n eta 12an izango da, bigarrena 13an eta 14an eta azkena 17an


Julián Gayarre txapelketako parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak "Julián Gayarre" Nazioarteko Kantu Txapelketaren XIII. edizioan parte hartzeko zozketaren berri eman du gaur goizean. Hasieran 88 eskaera onartu ziren.


Lehenengo kanporaketa irailaren 11n eta 12an egingo da, 17:00etan, Gayarre Antzokian; bigarrena irailaren 13an eta 14an izango da leku berean, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.


Kantu txapelketaren finala datorren irailaren 17an izango da Gayarre Antzokian, tarifa arrunta 10 eurotan eta tarifa murriztua 5 eurotan (gazte txartela, ikaslearen txartela eta 65 urtetik gorakoak). Bestalde, gala lirikoa eta sariak ematea irailaren 18an izango da, prezio berean. Abonamendua erosteko aukera dago, tarifa arrunta 15 eurotan eta tarifa murriztua 8 eurotan, azken probara eta gala lirikora joateko.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak, txapelketa honen bidez, kantuaren munduko talentu gazteak aurkitu eta ibilbidearen hasieran laguntza eskaini nahi die.

Hona hemen nazioartean ospea lortzen ari diren sarituetako batzuk: María Bayo, sopranoa (1986); Manuel Lanza, baritonoa (1990); Elisabete Matos, soprano lirikoa (1992); Marcin Bronikowski, baritonoa (1992); Milagros Poblador, sopranoa (1994); Carlos Moreno, tenorra (1996). Sabina Puértolas, sopranoa (1996); Markus Werba, baritonoa (1996); Maite Beaumont, mezzo-sopranoa (2000); Marius Brenciu, tenorra (2000); Gabriel Pérez Bermúdez, baritonoa (2000); Joshua Hopkins, baritonoa (2002); Jorge Luis de León, tenorra (2004); Anna Kasyan, sopranoa (2006); Michael Fabiano, tenorra (2006).

Kontseilariak Teresa Berganza mezzo-sopranoa, epaimahaiko presidentea, agurtu du gaur goizean, baita epaimahaiko beste kide bat ere, hain zuzen ere, Cheryl Studer Estatu Batuetako sopranoa. Era berean, zozketara hurreratu diren parte-hartzaileei ere ongi-etorria eman die.

Juan Ramón Corpasek txapelketako kudeaketaren zorroztasuna eta parte-hartzaileen maila tekniko handia azpimarratu ditu. Horri esker, txapelketa hau Genevan egoitza duen Musika Interpretazioaren Nazioarteko Lehiaketen Munduko Federazioaren barruan dago.

"Julián Gayarre" Nazioarteko Kantu Txapelketan 18 eta 30 urte bitarteko mundu osoko abeslariek parte har dezakete. Nazioarteko izaera du, bai parte-hartzaileen jatorriari bai epaimahaiko kideei dagokienez.

Epaimahaiko burua Teresa Berganza ospe handiko mezzo-sopranoa da eta bel cantoaren munduan nazioartean ospe handia duten kideek osatzen dute.

Edizio honetako beste berrikuntza bat da Nafarroako Gobernuaren web orriko Berrien atalean lotura bat sortu dela eta horretan txapelketen emaitzak eta kalifikazioak benetako denboran ikus daitezkeela.

Grabatuak irabazlearentzat

Horrez gain, José Antonio Eslava artistak egindako bi grabatu aurkeztu dira. Lan horiek "Julián Gayarre" Kantu Txapelketaren XIII. edizioaren irabazleari emango zaizio. Irabazleak jasoko dituen grabatuen moduko beste bi Nafarroako Museoko funtsen artean gordeko dituzte.

Grabatu batean Gayarre agertzen da "La Favorita" izenekoan, Nafarroako tenorrak Milango Scalan izan zuen arrakasta eta ospe handiko unean. Ekintza islatzen du, gizona eta artista erabat gauzatzen direnean. Musika erregistroen aberastasuna metalean grabatutako materien ehunduren eta horien tratamenduaren bidez islatzen da.

Bigarren grabatuan, "El pescador de perlas", artista handia inguru eszenikoan agertzen da. Atzealdean, musikariak Erronkarin duen hilobiaren itzala, Belliureren maisulana.

Teresa Berganzaren eskola magistralak



Edizio honetan, Teresa Berganza mezzo-sopranoak, epaimahaiko presidenteak, eskola magistralak emango ditu. Eskola horiek 2010eko irailaren 20an eta 21ean emango ditu, txapelketa bukatu eta gero. Ikasle aktibo moduan edizio honetan sari ofizial edo berezi bat lortu duten 8 parte-hartzailek parte hartuko dute gehienez, eta halakorik ez badago, ikasketa-poltsa bat lortu dutenek edo epaimahaiko kideek proposatutako parte-hartzaileek. Ikasle aktiboez gain, eskola magistral honetan intersea duten pertsona guztiek parte har dezakete.

Dokumentazioa:
Sorteo.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa