(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 380.000 euroko diru-laguntza eman dio Investigacion, Desarrollo e Innovacion Medioambiental fundazioari ostirala, 2010.eko irailak 10

Horretarako, Roig kontseilariak, Lizarrako Udalak eta FIDIMAk hitzarmen bat sinatu dute gaur


FIDIMAren laborategia jartzeko hitzarmena sinatu dute

FIDIMAren laborategia sortzeko hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Investigacion, Desarrollo e Innovacion Medioambiental fundazioari 380.000 euroko diru-laguntza eman dio. Horretarako, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasorok, Lizarrako alkate Begoña Ganuza Bernaolak, eta FIDIMAko eta Lizarrerriko Enpresaburuen Elkarteko buru Angel Ustarroz Larribak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.

Diru-laguntza izango da FIDIMAren laborategia sortzeko eta egokitzeko gastuak ordaintzeko. Laborategia Miguel de Eguia parke teknologikoko enpresa mintegian jarriko dute, Lizarrako Udalak sustatuta. Udalak errentamendu kontratua sinatuko du FIDIMArekin edo, bestela, mintegia gestionatzen duen erakundearekin, eta laborategia jartzeko 300 metro koadro edukiko dituzte.

Nafarroako Gobernuaren iritziz, funtsezko tresna da jakintza teknologikoan oinarritutako ekonomia edukitzeko eta enpresa sarera lotutako egiturak sortzeko; era horretan enpresen sektorean teknologia sustatu eta transferitu daitekeelako eta enpresa berriak sortzea bultzatu.

Eta helburu horiek lortzeko FIDIMAren laborategia sortzea oso garrantzitsua da.

FIDIMA ikerketa eta garapen zentro pribatu bat da, honako asmo hauek mamitzeko sortua: hutsune eta hobetzeko aukera gehien dauden ingurumen sektoreetan ikerketa aplikatuak egitea, enpresen premiei eta arauen eskakizunei aurre hartzea eta ingurumen arloan konponbide berritzaileak lortzea.

Behin diru-laguntzaren xedea beteta, onuradunak egindako gastuak justifikatu beharko ditu, 2010eko abenduaren 31 baino lehen; horretarako aurkeztu beharko ditu justifikazio txostena eta egindako gastuen fakturak edo ziurtagiriak.

Gastuen ziurtagiriak 2011ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira.

Justifikazio dokumentuak aztertu ondoren, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zerbitzuak ordainketa egiteko proposamena bidaliko dio Enpresa arloko zuzendari nagusiari; proposamenarekin batera aurkeztuko dute onuradunak diru-laguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak bete dituenaren egiaztapen txostena

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa