(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak kokaina, “droga isila”, kontsumitzeak eragindako kalteei buruz ohartarazi du ostirala, 2010.eko irailak 10

15 eta 29 urte bitarteko pertsonen %15ek koka-landaretik eratorritako alkaloide hau noizbait hartu dute


María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria komunikabideen aurrean agertu da gaur goizean kokainaren kontsumoari eta horren ondorioei buruzko informazioa emateko. Ekitaldian hurrengo hauek parte hartu dute: Fermín Castiella Drogazaletasuneko Foru Planaren zuzendaria; José Domingo Cabrera Nafarroako Osasun Zerbitzuko Buru Osasuneko zuzendariordea, eta Alfonso Arana Nafarroako Gizaki Proiektuko presidentea.

Fermín Castiellak 2009-2008 Gazteriaren Inkestako datuak aurkeztu ditu, eta horren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %15ek kokaina noizbait hartu dute. Alkaloide horri "droga isil" esaten zaio, drogaren ondorioak itxuraz ikusezinak direlako. Hala ere, ondorioak zaletasunaren lehenengo faseetan edo denbora bat igaro ondoren, besteak beste, sei eta zortzi urte bitartean igaro ondoren ager daitezke. Muturreko kasuetan, kontsumo horrek psikosi kokainikoa eragiten du, hau da, zentzumen-eldarnioak eta sintoma paranoideak, eta azkenean, gizabanakoaren sistema kognitiboan kalte iraunkorrak eragin ditzake. Horrekin lotutako beste ondorio batzuk antsietatea eta depresioa dira. Ezin da dosien eta ondorioen arteko loturarik ezarri, ondorio horiek askotariko aldagaien araberakoak baitira, hala nola kontsumitzailearen nortasuna eta egitura psikikoa, José Domingo Ortega medikuak azaldutakoaren arabera.

Kokaina kontsumitzen dutenek beste droga batzuk ere kontsumitzen dituzte, eta batzuetan alkohola. Azken hori lehenengoari lotuta agertzen da ia-ia kasu guztietan. Gizaki Proiektuan 2009an 240 pertsona artatu zituzten bizigarriak kontsumitzeagatik, batez ere kokaina. Artatutako pertsonen %80 gizonezkoak ziren. Pertsona horietatik 190ek laguntza anbulatorioa behar izan zuten eta 50 pertsona elkarte horrek Lizarran duen zentro terapeutikoan sartu zituzten. Artatutako pertsonen batez besteko adina 32 urte zen paziente anbulatorioen kasuan, eta 36 egoiliarren kasuan. Batzuek zein besteek kontsumoa 18 urterekin hasi zutela esan zuten. Azken faseetan, paziente horiek hilean hogei egunetan kontsumitzen dute, 6 gramo astean. Kontsumo horren ondorioak ez dira klinikoak bakarrik, familian eta ekonomian ere eragin garrantzitsuak ditu. Alfonso Aranak azaldu duenez, lege eta lan ondorioak ere baditu; azken horiek Gizaki Proiektuaren zentroan sartutako pazienteen %50engan antzeman dira.

Prebentziorik eraginkorrena nerabezaroaren aurretik ikasten diren balioen hezkuntzan oinarritzen da. Fase horretan gizabanakoa trebakuntza jasotzen ari da eta familia eta eskola oso garrantzitsuak dira, Drogazaletasuneko Foru Planaren zuzendariak esan duenez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa