(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tasubinsa enpresaren diru-laguntzak %20 baino gehiago igo dira 2008tik, 11,2 milioira ostirala, 2010.eko irailak 10

Sanz Lehendakariak harrera egin dio ANFAS erakundearen enplegu bereziko zentroak gestionatzen dituen enpresari, 20 urte bete dituelako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die, Nafarroako jauregiko tronu aretoan, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteko (ANFASeko) zuzendaritza taldeari eta ordezkariei, elkarteko enplegu bereziko zentroak eta okupazio tailerrak gestionatzen dituen Tasubinsa enpresa sortu zela 20 urte bete direlako.

Sanz Lehendakaria, ANFAS erakundeari egindako harrerako partaideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, harrera egin die adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteko (ANFASeko) zuzendaritza taldeari eta ordezkariei, elkarteko enplegu bereziko zentroak eta okupazio tailerrak gestionatzen dituen Tasubinsa enpresa sortu zela 20 urte bete direlako.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko tronu aretoan egin dute eta bertaratu dira, besteak beste, ANFASeko lehendakariordea, Javier Ibañez Ibarra; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; eta Nafarroako Enpleguaren Institutuko zuzendari gerentea, Jose Luis Ruiz Ciruelos

.

Tasubinsa (Talleres Auxiliares de Subcontratacion Industrial de Navarra SA) sortu zuten Nafarroako Gobernua keta ANFASek 1989ko abenduaren 29an sinatutako hitzarmena medio. Hitzarmenaren xede azen elkartearen okupazio tailer zaharrak enpresa egitura bihurtzea eta enpresa horrek urritasunak dituen jendeari (batik bat adimen urritasunak dituztenei) arreta ematea eta gizartean eta lan munduan sartzeko laguntza eskaintzea.


Sanz Lehendakariak opari bat eman dio ANFASeko lehendakariordeari. ( irudia handitu )

Tasubinsak azpikontratazioa medio egiten du lan, enpresa txiki zein multinazionalentzat, 13 ekoizpen zentrotan. Zentro horietan 1.300 langile daude orain eta %80ak urritasunen bat dauka; hala ere, 2.000 minusbaliatu baino gehiagok lan egin dute Tasubinsan, sortu zenetik.

Tailerrak herri hauetan daude: Aratzuri, Beriain, Burlata, Elizondo, Lakuntza, Noain, Orkoien, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Villatuerta eta Iruña.

Sanz Lehendakariak, hitzaldian, Tasubinsako zuzendariak eta langileak zoriondu ditu, "egin duten ahaleginagatik eta jarri duten gogoagatik, egin duten lan etengabe eta arduratsuagatik". Halaber, Tasubinsari produktuak eta zerbitzuak eskatzen dizkioten enpresen babesa eskertu du, "gizarte erantzukizun handia dutelako eta haiek gabe Tasubinsak ez lukeelako aurrera egingo eta ez lituzkeelako hainbeste helburu lortuko".

Lehendakariak gogoratu du enplegu bereziko zentroak eta zentro okupazionalak sustatzea Nafarroako Gobernuaren lehentasunetako bat dela eta, alde horretatik, nabarmendu du partida ekonomiko gehienak jaitsi egin dituzten arren Tasubinsaren laguntzek %20 baino gehiago egin dutela gora 2008tik 2010era; izan ere, Gobernuak 2008an 9,3 milioi euro jarri zituen eta aurten 11,2 milioi euro.

ANFASeko lehendakariordeak, Javier Ibañezek, eskertu egin du Nafarroako gobernuaren "babesa eta elkartasuna" eta zera esan du "enpresa bat gehiago baino ez gara; aldi berean, ordea, enpresa bat baino gehiago gara".

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa