(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bigarren seme-alaba eta hurrengoak zaintzeko eszedentzia eskatzen duten gizonezkontzat hilean 600 euroko laguntzak izapidetzea onetsi da astelehena, 2010.eko irailak 13

Gizarte Gaietako Departamentuak datozen asteetan egingo du deialdia eta 2010ko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezko izaera izango du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak hartutako akordioa dela bide, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari seme-alaba jaioberrien zainketan erantzukidetasuna sustatzera bideratutako zuzeneko laguntzak izapidetzeko baimena eman zaio, ebaluazio indibidualizatuaren araubidea erabiliz.

Zehatz esanda, Departamentu horrek datozen asteetan deialdi bat izapidetuko du bigarren seme-alaba eta hurrengoak zaintzeko eszedentzia eskatzen duten gizonezkoentzat hilean 600 eurora arteko laguntzak emateko, seme-alaba horiek 12 urte betetzen dituzten arte edo 2010eko aurrekontu-ekitaldia amaitzen den arte. Laguntza hori jasotzeko eskubidea izateko, beharrezkoa da gurasoek lan egitea eta eskatzaileak lanaldi osoko kontratua izatea (lanaldi murriztua dutenen kasuan, laguntza aurreko sei hilabeteetan kotizatutako lanaldiaren proportzionala izango da, edo aldizkako langile finkoen kasuan, aurreko urtean kotizatutako 180 egunak).

Gaur egun gurasoentzat (aitak eta amak) irekitako laguntzen deialdia dago, hilean 417,27 euroko zuzkidurarekin. Eszedentzia eskatzen duten gizonezkoek jaso dezaketen kopurua handitzearen helburua da gizarteari ulertaraztea aitak eta amak seme-alaben zainketan eskubide eta eginbehar berberekin parte hartu behar dutela; era berean, laguntza hauek eskatzen dituztenen artean berdintasun handiagoa lortu nahi da, tradizioz eginkizun horiek emakumezkoei lotuta daude eta.

Deialdi berria 2010eko urtarrilaren 1etik emandako eszedentzietan aplikatuko da eta, beraz, 600 eurora arteko igoera horretatik onurak lor ditzakete atzeraeraginez bai 417,27 euroko laguntza jasotzen duten aitek (kobratutako hilekoei dagokien aldea ordainduko zaie), bai eskatzaile berriek; azken horiek laguntza eszedentzia ematen zaien datatik aurrera jasoko dute.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa