(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orbaitzetako arma fabrikaren interpretazio eta seinaleztapen proiektua gauzatzeko 20.000 euroko diru-laguntza jasoko dute astelehena, 2010.eko irailak 13

Proiektua Aezkoa Ibarreko Batzarrak eramango du aurrera


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du Aezkoa Ibarreko Batzarrari 20.000 euroko diru-laguntza ematea, Orbaitzetako arma fabrikaren interpretazio eta seinaleztapen proiektua gauzatzeko.

Pirinioetako Garapen Plana garapen tresna integrala da.

Planak sei ardatz estrategiko dauzka; adibidez, bigarren ardatzaren helburua da eremuko turismoa eta aisia sustatzea eta jarduera ekonomikoa sustatzea eta dibertsifikatzea.

Bestalde, Iratiko basoaren aprobetxamendu, erabilera eta gestio turistikorako planaren arabera, Iratiko basoa baliabide bikaina da (plan hori Pirinioetako Plan Estrategikoaren barruan dago).

Baliabide horretan, ordea, ezinbestekoa da hainbat jarduera gauzatzea, turismoa modu antolatu eta eramangarrian aprobetxatu eta ustiatu nahi bada.

Zenbait hitzarmen medio, eremuaren aprobetxamendu turistikoarekin zerikusia duten jarduera batzuk dagoeneko lagundu dituzte diruz, besteak beste arma fabrikaren proiektua idazteko eta fabrikako hondarrak egokitzeko obren egikaritze fasea gauzatzeko lanak.

Behin lan horiek amaituta, Aezkoa Ibarreko Batzarrak fabrika seinaleztatzeko eta interpretatzeko finantza laguntza eskatu dio Turismo Zuzendaritza Nagusiari. Proiektu horren helburua da bisitariek eremua hobeto ezagutzea

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa