(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingorako laneko arriskuen prebentzioa arautu dute astelehena, 2010.eko irailak 13

Testuan foruzainek egiten dituzten lanen bereizgarriak hartu dituzte kontuan


Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du Foruzaingoko funtzionarioen laneko arriskuak prebenitzeko arauak ezartzeko.

Dekretua egin dute, hain zuzen, Laneko Arriskuak Prebenitzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak diolako ezin zaiela aplikatu polizia eta segurtasun arloko funtzionarioei.

Lege horretan, beraz, foruzainak salbuetsita daude. Horrek ez du esan nahi, ordea, Foruzaingoko funtzionarioen osasuna zaintzeko neurri egokiak hartu behar ez direnik, baizik, egiten dituzten lanen eta lan horiek egiteko baliatzen dituzten bitartekoen bereizgarriengatik, erregulazio berezia behar dutela.

Horregatik, foru dekretuan Foruzaingoko funtzionarioen laneko segurtasuna eta osasuna erregulatzeko esparru araudia ezarri dute (Nafarroako Kontseiluak dekretuaren aldeko txostena egin du).

Testua Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen arauetan dago oinarritua. Hala, prebentzio neurriak egituratzerakoan eta zaintza organoan funtzionarioek izan behar duten partaidetza eta ordezkaritza erregulatu dituzte. Hori, administrazio publikoen eredu orokorra, Foruzaingoaren bereizgarriei eta, oro har, polizia lanari egokitua

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa