(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluarten irailaren 29tik urriaren 1era BioSpain 2010 Bioteknologiaren Nazioarteko V. Topaketa egingo da asteartea, 2010.eko irailak 14

600 enpresak baino gehiagok hartuko dute parte, %23 Espainiatik kanpokoak


Transcripción textual del video

Irailaren 29tik urriaren 1era BioSpain topaketaren bosgarren edizioa hartuko du Iruñeak (www.biospain2010.org). Topaketa bi urterik behin egiten da, Bioenpresen Espainiako Elkarteak (ASEBIO) eta oraingoan Nafarroako Gobernuak ere antolatuta, Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietatearen bidez, Espainian bioteknologiaren ezagutza sustatzeko eta horren garapenean laguntzeko. Topaketan 1.200 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusi da. Ekitaldia prentsaurrekoan aurkeztu dute José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak; José María Aracama Yoldi SODENAko kudeatzaileak, eta José María Fernández Sousa Bioenpresen Espainiako Elkarteko presidenteak.

BioSpain 2010 topaketak 132 stand izango ditu merkataritza-azokan, aurreko edizioan baino %15 gehiago. Stand horietan 160 enpresa egongo dira, %25 Espainiatik kanpokoak, eta 1.500 topaketa inguru egingo dira. Merck, Zeltia, AB, Biotics, Genetrix, Genoma España, Caja Navarra eta ICEX dira babesleak. Enpresa kopuruari erreparatuz, ordezkaritzarik handiena herrialde hauek dute: Frantzia, 27; Erresuma Batua, 16; EEBB, 14; Alemania. 12; Kanada, 8; Israel, 7; Portugal, 8; Suitza, 4; Belgika, 4; Danimarka, 3; Belgika, 3, eta Mexiko, 3.

Horrez gain, BioSpain 2010 topaketan hiru hizlari egongo dira: Carlos Cordón-Cardo Columbia Unibertsitateko Patologia Saileko zuzendariordea; Larry Fritz Covella Pharmaceuticals izenekoaren presidentea eta CEO eta Westfield Capital Management arrisku-kapitaleko enpresaren bazkidea, eta Conny Bogentoft Karolinska Developement AB izenekoaren CEO. Cordón-Cardók minbiziaren tratamenduan zelula amen eginkizuna azalduko du; Larry Fritzek enpresa bioteknologiko arrakastatsua nola sortu eta garatu behar den jorratuko du, eta Bogentoftek teknologia-transferentzia eraginkorra nola egin behar den landuko du.

BioSpain 2010

José María Fernández Sousa, Roig kontseilaria eta José María Aracama. ( irudia handitu )

Irailaren 29tik urriaren 1era BioSpain topaketaren bosgarren edizioa hartuko du Iruñeak (

www.biospain2010.org ). Topaketa bi urterik behin egiten da, Bioenpresen Espainiako Elkarteak (ASEBIO) eta oraingoan Nafarroako Gobernuak ere antolatuta, Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietatearen bidez, Espainian bioteknologiaren ezagutza sustatzeko eta horren garapenean laguntzeko. Topaketan 1.200 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusi da. Ekitaldia prentsaurrekoan aurkeztu dute José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak; José María Aracama Yoldi SODENAko kudeatzaileak, eta José María Fernández Sousa Bioenpresen Espainiako Elkarteko presidenteak. BioSpain 2010 topaketak 132 stand izango ditu merkataritza-azokan, aurreko edizioan baino %15 gehiago. Stand horietan 160 enpresa egongo dira, %25 Espainiatik kanpokoak, eta 1.500 topaketa inguru egingo dira. Merck, Zeltia, AB, Biotics, Genetrix, Genoma España, Caja Navarra eta ICEX dira babesleak. Enpresa kopuruari erreparatuz, ordezkaritzarik handiena herrialde hauek dute: Frantzia, 27; Erresuma Batua, 16; EEBB, 14; Alemania. 12; Kanada, 8; Israel, 7; Portugal, 8; Suitza, 4; Belgika, 4; Danimarka, 3; Belgika, 3, eta Mexiko, 3.

Horrez gain, BioSpain 2010 topaketan hiru hizlari egongo dira: Carlos Cordón-Cardo Columbia Unibertsitateko Patologia Saileko zuzendariordea; Larry Fritz Covella Pharmaceuticals izenekoaren presidentea eta CEO eta Westfield Capital Management arrisku-kapitaleko enpresaren bazkidea, eta Conny Bogentoft Karolinska Developement AB izenekoaren CEO. Cordón-Cardók minbiziaren tratamenduan zelula amen eginkizuna azalduko du; Larry Fritzek enpresa bioteknologiko arrakastatsua nola sortu eta garatu behar den jorratuko du, eta Bogentoftek teknologia-transferentzia eraginkorra nola egin behar den landuko du.

BioSpain 2010 ekitaldiaren atal bat konpainien artean aldebiko topaketak antolatzea da, horretarako prestatutako aretoetan. Bestalde, inbertsiogileen foroa egingo da, Europe Unlimited izenekoak antolatuta. Xedea etorkizuneko enpresa-proiektuetarako finantzaketa bide berriak lortzea da. Foro horretan, 30 konpainiak negozio-planak aurkeztuko dituzte hurrengo hauetako adituen talde baten aurrean: Merck & Co, Bay City Capital, La Caixa, Ysios Capital Partners, GlaxoSmithKline Pharmaceuticals, Forbion Capital Partners, Suanfarma Biotech, McKinsey & Company eta PharmaVentures, besteak beste.

Topaketara doazenek enpresetako eta erakundeetako ordezkariei entzuteko aukera izango dute speaker corner izenekoan. Horretan aurkezpenen agenda sortzen ari dira, talde horien negozio-ildoak eta produktuak erakusteko.

Aurreko edizioetan bezala, BioSpain 2010 ekitaldiaren programa zientifikoa Bioteknologiaren Espainiako Sozietateak (SEBIOT) egin du. Hurrengo hauek parte hartzea aurreikusi da: CSIC-eko eta CIMAko zientzialariak (España); Interdisciplinary Nanoscience Center of Aarhus University-koak (Danimarka); European Molecular Biology Laboratory-koak (Alemania), eta Institute of Food Research-ekoak (Britainia Handia).

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Idazkaritza Orokorreko datuen arabera, konpainia bioteknologikoek batez beste 6 langile zituzten 2003an. Gaur egun, batez beste 20 langile dituzte eta I+Gko inbertsio publikoa %30 hazi da 2006tik. Era berean, bioteknologiak 2010ean izandako inpaktu makroekonomikoa nazioko BPGd-ren %1,2 da. Bestalde, Zientzia Ministerioak sektore bioteknologikoari emandako laguntzak 105 milioi eurokoak izan ziren 2009an, hau da, organismo horrek banatutako laguntza guztien %5,6. Testuinguru horretan, Espainia ELGAren barruan osasun arloko I+G+b-ra bitarteko publiko gehien bideratzen dituen bigarren herrialdea da –Estatu Batuen atzetik-.

ASEBIOren azken txostenaren arabera, nazioko sektore bioteknologikoaren neurria, enpresa kopuruari dagokionez, 2005etik 2008ra bikoiztu egin da ia-ia. Azken urte honetan, sektore bioteknologikoak 31.100 milioi eurotik gorako negozio-zifra izan zuen eta 108.374 pertsonari lana eman zion. Urtetik urterako hazkundea %18,9 eta %4,3 izan zen, hurrenez hurren. Konpainia bioteknologikoek I+G-n egindako barne gastuak eboluzio ona izan zuen eta 85 milioi euro hazi zen. Madril eta Katalunia dira esparru horretako adierazle nagusiak dituzten autonomia-erkidegoak, eta atzetik Andaluzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa datoz.

Madrilgo Parke Zientifikoak, ASEBIOrekin lankidetzan, 2009an 430 asmakuntza bioteknologiko identifikatu zituen. Horien %57 Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren bidez aurkeztu zituzten. Espainiako enpresek aldizkari eta komunikabide espezializatuetan egindako argitalpen zientifikoei dagokienez, 177 inpaktu zenbatu dira, eta horien titulartasuna 24 entitateri dagokio (2008an 22 enpresaren oihartzunak egon ziren). Amaitzeko, 2009an, 39 produktu atera zituzten ASEBIOrekin lankidetzan aritzen diren entitateek, 101 aliantza zenbatu ziren –%42 biotek enpresen eta entitate publikoen artean- eta 58 enpresa bioteknologiko berri sortu ziren.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
BioSpain2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa