(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren funtsa ikusteko bisita gidatuak eskainiko dituzte ostiraletik aurrera asteartea, 2010.eko irailak 14

Erakutsiko dituzte bulegoak, dokumentazio zentroa, liburutegia, biltegiak eta zaharberritze eremuak


Goñiko hilarri diskoidea, Nafarroako Museo Etnologikokoa.

Goñiko hilarri diskoidea, Nafarroako Museo Etnologikokoa.

Hilaren 17an jarriko du martxan Nafarroako Gobernuak Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren funtsak ikusteko doako bisita gidatuen zikloa; museoa Lizarran dago, Merkatondoa kaleko 13an, 4. nabean.

Museoa oraindik ez dago jendeak ikusteko irekia eta biltegia, bulegoak eta dokumentazio zentroa industria nabe batean jarrita dauzkate.

Bisitetan instalazio hauek erakutsiko dituzte: bulegoak, dokumentazio zentroa, liburutegia, biltegiak eta zaharberritze eremuak. Bisitariei azalduko diete museoa nola sortu zen eta zer ibilbide egin duen; gainera, bilduma osatzen duten objektu eta ondasunak ikusteko moduan egongo dira.

Jendea hartuko dute hileko hirugarren ostiralean, 12.30ean (salbu jaiegunetan). Bisiten egutegia hau da: irailak 17, urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17.

Gidariak museoko teknikariak izango dira eta gehienez 20 laguneko taldeak egingo dituzte. Bisitak ordu eta erdikoak izango dira, gutxi gorabehera. Eskari gehiago badaude, beste talde bat osatuko dute 11.00etatik 12.30era hartzeko.

Parte hartzeko lekua gorde behar da, 948 55 35 56 telefono zenbakira deituta; ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, goizeko 9.00etatik 14.00etara.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa