(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak harrera egin die KYB enpresako ordezkariei asteartea, 2010.eko irailak 14

Bilera egin dute Nafarroara bisitan etorri direlako


Sanz Lehendakariak harrera egin die KYB enpresako ordezkariei ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, Japoniako KYB enpresako ordezkariak hartu ditu gaur Nafarroako Jauregian, foru erkidegora bisitan etorri direla-eta.

Ordezkarien burua enpresako presidentea, Masao Usuider, izan da. Usuiderrek aukera baliatu du bere burua aurkezteko, ekainean izendatu baitzuten enpresa presidente.

Bileran, Usuiderrek Nafarroako Gobernuari eskertu dio enpresak Los Arcosen daukan instalazioan parte hartzea, eta Sanz Lehendakariari jakinarazi dio Gobernua eta KYB beste konpromiso batean aurrera egiten ari direla. Zehazki, teknika eta zerbitzu zentro bat sortu nahi dute, ingeniaritza eta administrazio unitateak berrantolatzeko eta biltzeko.

Nafarroako Gobernuko eta enpresako ordezkariek egoera ekonomikoaz ere hitz egin dute eta iritzi diote bai Japoniarentzat, bai Nafarroarentzat, estrategia onena dela ekoizpena nazioartekotzea.

KYB enpresaren aldetik bileran izan dira, presidenteaz gain, honako hauek: konpainiako kontseilaria, Akiyoshi Tanaka; KYB Europe Headquarters (KEH) delakoaren presidentea, Keiichi Handa; KYBSEren Ororbiako presidentea, Toshihiko Hatakeyama; eta KEHeko finantza zuzendaria, Jose Maria Garcia Sotoro.

Foru Gobernuaren aldetik parte hartu dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roigek, Enpresa arloko zuzendari nagusi Begoña Urienek eta Sodenako zuzendari nagusi Jos Mª Aracamak

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa