(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Errioxako gobernu eta unibertsitateek Campus Iberus proiekturako estrategia komunak zehaztu dituzte asteazkena, 2010.eko irailak 15

Ekimena sustatu dute Nafarroa, Zaragoza, Lleida eta Errioxako unibertsitate publikoek, eta proiektuak Nazioarteko Bikaintasuneko Campus saria jasotzeko aukera dauka


Lan bilerara bertaratu direnak.

Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Errioxako gobernu eta unibertsitateek Campus Iberus proiekturako estrategia komunak zehaztu dituzte ( irudia handitu )

Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Errioxako gobernuetako Hezkuntza arduradunek eta Nafarroa, Zaragoza, Lleida eta Errioxako unibertsitate publikoek lan bilera bat egin dute gaur Tuteran, Campus Iberus proiektua garatzeko estrategia komunak zehazte aldera.

Ekimen bateratua da, aipatu lau unibertsitateek sustatua, eta Hezkuntza Ministerioak aukeratu du 2010eko Nazioarteko Bikaintasuneko Campus (NBC) saria jasotzeko hautagai gisa.

Lehenbiziko aukeraketan, proposamena 32. hautagaitzako zerrendan laugarren geratu da.

Behin betiko proiektua laster aurkeztuko dute nazioarteko batzorde batean aurrean. Batzorde horrek, gero, Nazioarteko Bikaintasuneko Campus saria jasoko duten proiektuak aukeratuko ditu. Aipatu ekimena aukeratzen badute, Hezkuntza Ministerioak mailegu bat emango die autonomia erkidegoei, aurreikusitako jarduerak finantzatzeko; mailegua hamar urtean amortizatu beharko dute.

Campus Iberus, Aragoiko unibertsitatea aitzindari duela, hiru arlotan espezializatuko da:

bizi kalitaterako materialak eta teknologia (osasunerako teknologia, batetik; eta energia eta ingurumena, bestetik), nekazaritza elikagaiak eta nutrizioa, eta memoria, ondarea eta nortasunak. Unibertsitate bakoitzak dauzkan bitartekoak jarriko ditu. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, adibidez, osasun eta ingurumen arloko ikerketa teknologikoko zentroak jarriko ditu. Errioxako Unibertsitateak gaztelaniazko azterketa linguistikoak egiteko zentroak, batetik; eta mahatsondoen eta ardoaren unibertsitate arteko zentroa, bestetik. Lleidako Unibertsitateak nekazaritza ingeniaritzako eskola (estatuko zaharrenetako bat) eta biomedikuntza ikerketak eskainiko ditu. Eta azkenik, Zaragozako Unibertsitateak, proiektua osatzen duten gai guztietan egingo ditu ekarpenak, gauzatzen dituen jardueren bitartez.

Nazioarteko Bikaintasuneko Campusa Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren programa bat da eta 2005eko Unibertsitate Plan Estrategikoaren barruan dago. Programa horren helburua da estatuko unibertsitateak Europako unibertsitate onenen zerrendan sartzea

.

Tuterako bilera

Bilera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek, deitu du, honako xede hauekin: erkidego eta unibertsitate bakoitzak proiektuan daukan inplikazioa ezagutzea; ekimenaren alderdi estrategikoek eskualdeak garatzeko duten interesaren gainean hausnartzea; erkidego bakoitzak dauzkan azpiegiturak bateratzea, alderdi estrategikoak garatze aldera; erkidego bakoitzaren konpromiso ekonomikoa aztertzea; eta jarduera ildo bateratuak diseinatzea.

Bi bilera egin dituzte.

Lehenbizikoan proiektuan parte hartzen duten erkidegoetako hezkuntza arloko agintariek parte hartu dute, egoera aztertzeko asmoarekin. Eta bigarrengoan Nafarroa, Zaragoza, Lleida eta Errioxako unibertsitateetako errektoreak eta gizarte kontseiluetako ordezkariek gehitu zaizkie; horiek, proiektuaren ildo orokorren berri eman diete agintariei. Proiektua laster aurkeztuko diote Hezkuntza Ministerioari, ebalua dezan.

Nafarroaren aldetik bileran izan dira Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusia, Pedro Jose Gonzalez Felipe; Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Julio Lafuente Lopez; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko lehendakaria, Jesus Irurre Arigita.

Aragoitik etorri dira Zientzia, Teknologia eta Unibertsitate kontseilariordea, Fernando Beltran Blazquez; Zaragozako Unibertsitateko errektorea, Manuel Jose Lopez Perez; Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko lehendakariordea, Aurelio Lopez de Hita; eta Nazioarteko Bikaintasuneko Campuseko Javier Sanchez Asin. Kataluniaren aldetik bertaratu dira Unibertsitate arloko zuzendari nagusia, Josep Ribas Seix; Lleidako Unibertsitateko errektorea, Joan Viñas Salas; eta Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko idazkaria, Celia Perpiña Roma. Azkenik, Errioxatik etorri dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilaria, Luis Alegre Galilea; Unibertsitate eta Etengabeko Prestakuntza arloko zuzendari nagusia, Jose Abel Bayo Martinez; Errioxako Unibertsitateko errektorea, Jose Maria Martinez de Pison Cavero; eta Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko lehendakaria, Jose Luis Lopez de Silanes Busto.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa