(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Informatica El Corte Ingles enpresari esleitu dio Administrazioaren Artxibo Digitalerako proiektu bat egiteko lana osteguna, 2010.eko irailak 16

Proiekturako aurrekontua 178.935,20 eurokoa da, hau da, lehiaketan aurreikusitako gehieneko gastua baino %21 txikiagoa


Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaritza Nagusiak (MAEZN) Informatica El Corte Ingles (IECISA) enpresari esleitu dio Nafarroako Gobernuaren etorkizuneko Artxibo Digitala gestionatzeko sistema ezartzeko eta, aurrez, azterketa eta diagnostikoa egiteko lana. Sistema horrek balioko du Administrazioak sortzen dituen dokumentu eta espediente elektronikoak gordetzeko, zaintzeko eta kontsultatzeko.

Proiektua lehiaketa ireki bidez esleitu dute eta aurrekontua 178.935,20 eurokoa da, lehiaketako deialdian aurreikusitako gehieneko gastua baino %21 txikiagoa, alegia.

Enpresa esleipendunak Foru Administrazioak sortzen dituen espediente eta dokumentu digitalen arloan dauzkan premiak aztertu beharko ditu (era horretako espediente eta dokumentu gehiago sortzen dira egunero).

Proiektuan zehaztu beharko dute dokumentu horiek nola artxibatuko dituzten, identifikatzeko eta kontsultak egiteko metadatuen bitartez. Halaber, diseinatu beharko dute funtzionarioek artxiboetan sinadura digitalak jartzeko modua. Izan ere, sinadura digitalak dokumentu guztiek eduki beharko dituzte: jatorriz modu informatikoan sortutakoek eta paperetik euskarri digitalera pasatakoek
.

Dokumentuak zaintzea eta deuseztatzea

Gestio sistemak bermatu behar du espedienteek dagokien bizi zikloa betetzen dutela (dokumentu batzuk betiko gorde behar dira, interes historikoa dutelako) eta deuseztatzeko prozedura betetzen dela (jaso behar da noiz, nola eta nork deuseztatu dituen).

IECISAk, gainera, aztertu beharko ditu Nafarroako Administrazio Publikoan orain dauden tresna informatikoak, dokumentuak sortzeko baliatzen diren tresnak eta artxibatzeko erabiltzen diren formatuak, eta beste tresna batzuekin irakurri ahal izateko dauden moduak (jatorrizko tresnak zaharkitzen direnerako).

Esleipendunak datorren urteko apirilean entregatu beharko du proiektua, Artxibo Digitala ezartzeko eta abian jartzeko epeak zehaztuta (artxiboa lau urtean amaitu daiteke)

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa