(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEBZEk “Europako Enpresa Gaztea” hezkuntza proiektuko deialdia ireki du osteguna, 2010.eko irailak 16

Joan den ikasturtean Nafarroako hogei ikastetxetako DBHko 342 ikaslek parte hartu zuten ekimen horretan


Europako Enpresa Gaztea

Basoko BHIko ikasleen kooperatibaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Europako Enpresa Gaztea hezkuntza proiektuan parte hartu zuten DBHko 342 ikasleek, enpresa bat sortzeko eginkizuna medio, gaitasun hauek garatu zituzten: taldean lan egitea, sormena garatzea, berritzaile izatea, modu eraginkorrean eta zorrotz komunikatzea, matematikako ezagutzak benetako bizitzan aplikatzea eta autonomoak izatea, besteak beste.

Ikasturtea hastearekin bat, NEBZEk hezkuntza proiektu horren beste deialdi bat jarri du martxan, ikasleen ekiteko gaitasunak garatze aldera.

EEG proiektuaren helburua da ikasgelan kooperatiba bat sortzea: estatuak, irudi korporatiboa, enpresako sailak, e.a.

Parte hartzen duten ikasle taldeek, ikasturteak irauten duen bitartean, produktuen katalogo bat egiten dute. Produktu horiek gainerako autonomia erkidegoetako ikasleek eratutako kooperatibekin merkaturatu ditzakete. Horrez gain, erabaki behar dute irabaziak zertarako erabili.

Iaz, adibidez, Iruñeko Basoko BHIko ikasle taldeak kooperatibarekin irabazitakoa (800 euro) Nafarroako Gurutze Gorriari eman zion, erakunde horrek Haitin eskola bat jar zezan.

EEG ekimena medio, DBHko hainbat irakasgaitako irakasleek (Matematika, Atzerriko Hizkuntza, Gaztelania, Gizarte Zientziak) ikasleek etorkizun profesionalerako beharko dituzten gaitasunak landu ditzakete.

NEBZEko zuzendari gerenteak, Carmen Lezak, esaten duen moduan, "Ekiten Ikasi programako EEG ekimenen helburua da irakasleei laguntzea arazoen konponketan oinarritutako ikaskuntza garatzea; izan ere, metodologia hori Europako hezkuntza sistema guztietan ezartzen ari dira.

Ikasleek, gainera, hizkuntza gaitasunak eta proiektuen ahozko eta jendaurreko aurkezpena lantzen dituzte".

EEG proiektuko lanerako metodologiak Europar Batasunaren sari bat jaso zuen 2005ean: bigarren hezkuntzako heziketa programetan sartzeko jardunbide egokiaren saria, hain zuzen. Hori, metodologiak sustatzen duelako ikasleek benetako bizitzan aplikatzea jasotzen dituzten ezagutzak, eta balio duelako ikasleak trebatzeko pertsona autonomo eta parte-hartzaile gisa, ideiak sortzeko eta ekintza bihurtzeko gai izan daitezen.

Ikasleekin proiektuan parte hartu nahi duten irakasleek informazio gehiago eska dezakete Baliabide Gunean (

http://www.aprenderaemprender.net/ ) edo NEBZEren telefono zenbaki honetan: 8484260. Programan daude hezkuntza materiala eta irakasleak prestatzeko programa bat, Iruñeko Irakasleen Prestakuntza eta Laguntza Zentroak (ILZ) homologatua.

"Ekiten Ikasi" programa NEBZEren hezkuntza programa bat da, helburu duena araututako irakaskuntzan ekiteko grina sustatzea eta ikasleen ekiteko joera bultzatzea eta garatzea.

2009/2010 ikasturtean 860 ikaslek parte hartu zuten, etapa guztietakoak, jarduera hauetan: enpresa lehiaketak, errobotika jarduerak, kooperatiben sorrera, enpresetara bisitak eta material didaktikoen erabilera, besteak beste .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa