(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bederatzi lehiakide heldu dira finalera Julian Gayarre 13. Nazioarteko Kantu Lehiaketan osteguna, 2010.eko irailak 16

Azken proba Gayarre Antzokian egingo dute, ostiralean, hilak 17, iluntzeko 20.00etan. Kantaldi lirikoa eta sari banaketa larunbatean egingo dituzte, hilak 18, ordu berean


Lehiaketaren 10. edizioko lehiakidea

Bederatzi lehiakide heldu dira finalera Julian Gayarre 13. Nazioarteko Kantu Lehiaketan

Bederatzi lehiakide pasa dira finalera Julian Gayarre 13. Kantu lehiaketan; finala ostiralean izango da, hilak 17, iluntzeko 20.00etan, Iruñeko Gayarre Antzokian.

Hauek dira finalistak:

  • Gabriela Istoc (sopranoa) (ERRUMANIA).

  • Juan Sancho Martinez de Carvajal (tenorea) (ESPAINIA).

  • Maria Elena Sancho Pereg (sopranoa) (ESPAINIA).

  • Tatiana Trenogina (sopranoa) (ERRUSIA).

  • Mª Eugenia Boix Labrador (sopranoa) (ESPAINIA).

  • Jessica Rose Cambio
  • (sopranoa) (EEBB/ITALIA).

  • Hyekyung Choi (sopranoa) (HEGOK OREA).

  • Julien Dran (tenorea) (FRANTZIA).

  • Isaac Galan Peiro (barItonoa) (ESPAINIA).
  • Azken proban, partaideek berek lehiaketara aurkeztutako errepertoriotik hartutako bi aria abestuko dituzte, Pablo Sarasate orkestrarekin, Ramon Tebar zuzendari dutela.

    Kantaldi lirikoa eta sari banaketa larunbatean egingo dituzte, hilak 8, iluntzeko 20.00etan, Gayarre Antzokian.

    Lehiaketako lehen saria 10.000 eurokoa da eta bigarrena 6.000 eurokoa, bai gizonezkoen mailan, bai emakumezkoenean. Gainera, 3.000na euroko sari berezi hauek emango dituzte: tenore batentzako Julian Gayarre saria; Teresa Berganza saria; zarzuela abeslari nabarmenenarentzako saria; Iruñeko Orfeoiaren saria kantata, oratorio, melodia edo lied abeslari bati. Hori gutxi balitz, bi ikasketa poltsa emango dituzte, 2.000na eurokoak.

    Lehiaketan hainbat musika erakundek parte hartzen dute eta haiek aukeratutako lehiakideei ekitaldi hauetan parte hartzeko aukera ematen diete:

    • Flandesko Operaren (Anberes, Belgika) lan batean.

    • Brasoveko Operaren (Brasov, Errumania) lan batean.

    • Centre Lyrique Clermont-Auvergne zentroaren (Clermont-Ferrand, Frantzia) lan batean.

    Espainiako Irrati Telebistako Orkestraren (Madril, Espainia) 2011ko eta 2012ko kantaldi lirikoetan.

    • Lyrichorégra 20 Antzokiak (Montreal, Kanada) antolatutako 2010eko entzunaldian.

    • Bakarlari papera Operaren Lagunen Gayarre Elkarteak (Iruña, Espainia) antolatutako opera (antzeztua edo orkestra erakoa) edo kontzertu batean.

    Epaimahaia nazioarteko kide hauek osatuko dute: Teresa Berganza (burua), Christoph Dammann doktorea, Elena Obraztsova, Paloma Perez-Íñigo, Cheryl Studer, Pierre Thirion-Vallet eta Sergio Segalini.

    Dokumentazioa:
    Más información

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa