(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak eta Aezkoa haranak mendiko artzaintzari laguntzak emateko hitzarmena sinatu dute ostirala, 2010.eko irailak 17

Xedea Natura 2000 Sarera bildutako larreen jasangarritasuna da, Orreaga-Iratiko Oihana Erkidegorako Intereseko Tokia babestea bermatzeko


Aezkoa haraneko hitzarmena sinatzeko ekitaldia

Aezkoa haraneko mendiko artzaintzari laguntzak emateko hitzarmena sinatzeko ekitaldia. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Aezkoa haraneko Batzar Nagusiek hitzarmena sinatu dute Aezkoa mendiko larreetan artzaintza jasangarria egiteko laguntzak aplikatzeko (Erabilgarritasun Publikoaren Katalogoko 1. zenbakia). Leku horiek Nafarroako Natura 2000 Sarera bilduta daude. Laguntzen bidez, Orreaga-Iratiko Oihana Erkidegorako Intereseko tokiaren ingurumen-babesa bermatu nahi da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa 31 euro hektareako da eta Aezkoa mendia antolatzeko proiektura bildutako azalera 2.192 hektareakoa da. Hori dela eta, haraneko Batzar Nagusiak urtean 67.952 euroko diru-laguntza jasoko du, hau da, hitzarmenean ezarritako bost urteetan (2010-2014) 339.760 euro emango dira guztira.

Diru-laguntza horiek jasotzeko, Aezkoa haranak larre baliabideak antolatzeko proiektua onetsi dutela egiaztatu behar du, baita antolamendu-plan horretan ezarritakotik eratorritako jarduerak egiteko konpromisoa ere. Aezkoako abeltzainen bi ordezkarik eta Nafarroako Gobernuko Bioaniztasuna Zaintzeko Zerbitzuko bi funtzionariok osatutako jarraipen batzordea urtean bi aldiz bilduko da gutxienez, kasuan kasuko jardunak betearazteko irizpideak emateko eta emaitzak eta gastuaren justifikazioak gainbegiratzeko.

Sinatutako hitzarmena dela bide, Aezkoa Haraneko Batzar Nagusiek abereak horretarako prestatutako inguruetan pilatzeko konpromisoa hartzen dute (Mendate Handiak, Sariozar, Nabala eta Abodi), 2.545 hektareako azaleran; era berean, Garazirekin (Frantzia) larreen akordioa sinatu behar dute urtero eta laguntzetara bildutako larre-unitate bakoitzerako hitzarmenean ezarri den abere-zama bete beharko dute. Hitzarmenaren arabera, Nabala, Sariozar, Irón eta Abodiko larreak berreskuratzea eta horien hobetze ekologiko eta produktiboa lehentasunezko helburuak dira.

Hitzarmena Andrés Eciolaza Carballo Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Ur zuzendari nagusiak eta Félix Jamar Jauregui Aezkoa haraneko Batzar Nagusiko presidenteak sinatu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa