(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Reyno Gourmet markak 2.0 webgunea estreinatu du erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko ostirala, 2010.eko irailak 17

Nafarroako Gobernuko Instituto de Calidad Agroalimentaria delakoaren menpe dagoen marka honek jatorri-deiturako kalitate handiko produktuak sustatzen ditu


Reyno Gourmet markak 2.0. webgunea estreinatu du. Gune horretan, markaren agerpena duten gizarte-sareak biltzen dira eta erabiltzaileek parte hartzearen aldeko apustua egiten da, inkestetarako eta zozketetarako modulu bereziekin. Eduki guztietan botoa eta iritziak emateko tresnak ditu, baita berriak, errezetak eta erabiltzailearentzat interesekoak diren ekitaldi gastronomikoak trukatzeko tresnak ere.

Reyno Gourmet markak Nafarroan ekoizten diren kalitate handiko nekazaritzako elikagaien produktuak eta produktu gastronomikoak biltzen ditu, jatorri-deitura dutenak. Marka Instituto de Calidad Agroalimentaria (ICAN) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari atxikitako sozietate publikoaren menpe dago.

Webgune berri hau ICANek duela urtebete eta erdi egindako apustu baten emaitza da, eta joan den ekainaren 30ean aurkeztu zuten Navarra Internet Meeting izenekoaren barruan. Topaketa horretan, Reyno Gourmet marka Google, Tuenti, Digital Medio eta Médicis ospetsuen alboan egon zen. Joan den astean, proiektuak Civican Saria lortu zuen Twitter-en kokatutako enpresarik onena izateagatik, Foru Komunitateko beste enpresa batzuekin lehian.

Webgune berriaren lehen orritik (home page) eduki hauetara sartzen da: Twitter-eko bi kontuak (horietako bat 1.300 jarraitzaile ingururekin); markaren blogera egindako azken sarrerak (posts), eta horretan honezkero 117 sarrera erregistratuta daude; Facebook-eko orria (1.600 jarraitzaile baino gehiago); Flickr-eko profila (bertan Reyno Gourmeten argazki bildumak ikus daitezke), eta bideo-erreproduzigailua You tube kanalerako sarbidearekin (bertan ehun bat bideo eta 20.000 erreprodukzio inguru daude). Webgunea egunero gaurkotzen da eta edukiak sindikatzeko RSS sistema du, eta orrialde guztietan erabiltzaileek balorazioa egin eta parte har dezakete, botazio sistemaren bidez, iruzkinetarako atalak daude eta gizarte-sareen bidez banatzeko aukera dago.

Erabiltzaileak ekitaldien egutegia ere auki dezake, eta ekitaldi bakoitzaren kokapen zehatza Google Mapsen bidez; terminoen sorta gaurkotasuna duten gaiekin eta Reyno Gourmet markara bildutako produktuak on line saltzeko gunerako sarbidea, baita azoka birtuala ere 3Dn, Nafarroako jatorri-deiturekin. Webgunea ingelesez eta euskaraz ere badago, mugikorretarako bertsioak ditu (I-phone, Android, Smartphone) eta irisgarritasunari dagokionez A hirukoitzaren maila du. Jatorri-deituren artean artxiboak trukatzeko inguru pribatua ere badu.

Site berriaren garapena, lehiaketa publikoaren bidez, Geoactio enpresak egin du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa