(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteriaren Institutuak 44.660 euroko diru-laguntza banatu du sei gazte elkarteren artean ostirala, 2010.eko irailak 17

Onuradunak dira Eskaut Katolikoak, Enpresaburu Gazteen Elkartea, Tratu Onen Aldeko Kolektiboa, Isaba Kluba, Gurutze Gorriko Gazteria eta UGTko Gazteria


Nafarroako Gazteriaren Institutuak 44.600 euroko diru-laguntza banatu du sei gazte elkarteren artean, gazteen bizi garapena errazten duten eta gizartean modu aktiboan parte har dezaten sustatzen duten proiektu batzuk aurrera eramateko.

Hauek dira diru-laguntzak jaso dituzten elkarte eta proiektuak: Nafarroako Eskaut Katolikoak, erromesei arreta emateko "Donejakue Gaztea 2010" proiekturako; Enpresaburu Gazteen Elkarteak, gazteen ekiteko grina sustatzeko; Tratu Onen Aldeko Kolektiboak, genero indarkeria prebenitzeko asmoa duen proiektu baterako; Gazteen Isaba Klubak, Lituanian adindun eta haurren oinarrizko premiak asetzeko ekimen solidario baterako; Gurutze Gorriko Gazteriak, elkartean lan egiten duten gazteak trebatzeko, batetik, eta ohitura osasungarrien gainean kontzientziatzeko, bestetik; eta UGTko Gazteriak, bikote harremanetako indarkeriaren kontrako proiektu baterako.

Azkenik, gogoratu NGIren erroldan erregistratuta dauden gazte elkarteek irailaren 20a dutela azken eguna gazte jardueretarako eta elkartearen funtzionamendu eta ekipamendurako diru-laguntzak eskatzeko

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa