(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NAPIk XXI. mendeko giltzarriei eta erronkei buruzko hitzaldien zikloa antolatu du ostirala, 2010.eko irailak 17

Nafarroako Unibertsitateen 2010eko Udako Ikastaroen barruan, programak lau hitzaldi eskainiko ditu irailaren 20tik 28ra


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) bidez, hitzaldien zikloa antolatu du, "XXI. mendeko giltzarriak, gatazkak eta erronkak" izenburupean. Horien bidez, gaur egungo gizartearen konplexutasunera hurbilketa egin nahi da. Hitzaldiak irailaren 20, 21, 27 eta 28an egingo dira, 19.30ean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Sarrera doakoa da.

Jardun hau Jesús Ramón Loitegui NAPIko Trebakuntza Zerbitzuko arduradunak zuzentzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan antolatu da, Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroen hamargarren edizioaren barruan.

Hirugarren edizio honetan, gaur egungo panoramarekin zerikusia duten lau fenomeno aztertuko dira: gizarte berriaren sorrera ziurgabetasun printzipioa nagusi dela, hurbilketa natura-hondamendien arrazoietara eta ondorioetara, gizartearen zerbitzura bideratutako erronka mediatikoen analisia eta finantza-entitateen eta horien bezeroen artean dagoen lotura.

Lehenengo hitzaldia, "Longevidad, incertidumbre y contingencia: el futuro ya no es lo que era", irailaren 20an izango da, Enrique Gil Calvo Unibertsitate Konplutentseko Soziologiako doktorearen eskutik. Hizlaria "Claves de Razón Práctica" aldizkariko ohiko lankidea da. Gaur egungo gizartea aztertuko du, ziurgabetasun printzipioa nagusi dela, maila kolektiboan –arriskuaren sozietatearen fruitua- zein eskala pertsonalean –lan-kolokatasunaren, familia-porrotaren eta jubilazioa zalantzan jartzearen ondorioz-.

Irailaren 21ean, asteartean, Jorge Olcina Cantos Alacanteko Unibertsitateko Erregioko Analisi Geografikoaren katedradunak "Catástrofes naturales: ¿se rompe el planeta Tierra?" hitzaldia eskainiko du. Natura-hondamendiak inoiz baino ohikoagoak eta arriskutsuagoak direla oinarri hartuta, natura-hondamendiek gizakiengan ondorioak izatea saihesteko beharra jorratuko du.

Hirugarren hitzaldia irailaren 27an, astelehenean, izango da, eta Juan Cruz Ruiz idazle, kazetari eta El Paíseko zuzendariorde eta zutabegileak emango du. Masen komunikabideek gaur egungo gizartean duten eragina aztertuko du. Besteak beste, herritarrek informazio akastunak eta manipulatuak eta informazio benetako eta kontrastatuak bereizteko dituzten zailtasunak jorratuko ditu.

Amaitzeko, irailaren 28an, asteartean, Rafael Rubio Gómez-Caminero "Mi Cartera de Inversión" delakoaren zuzendariak "¡Manos arriba, esto es un banco!" hitzaldia emango du. Hizlariak urte luzez modu ez oso gardenean merkaturatu diren eta azken bi urteetan ekonomia eta finantza krisiarekin bat etorriz eztanda egin dute finantza-produktuak aztertuko ditu.

 
Dokumentazioa:
Programa del curso "Claves, conflictos y retos del siglo XXI”

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa