(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 104.590 ikasle egongo dira 2010-2011 ikasturtean, aurrekoan baino %1,5 gehiago ostirala, 2010.eko irailak 17

Ikasleen %65,97 (69.005) sare publikoan daude matrikulatuta eta %34,02 (35.585) itunpeko ikastetxeetan


Transcripción textual del video

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan 104.590 ikasle matrikulatu dira 2010-2011 ikasturtean. 2009-2010 ikasturtearen amaieran 103.013 ikasle zeuden matrikulatuta; beraz, ikasturte berrian 1.577 ikasle gehiago daude, %1,53 gehiago, gutxi gorabehera.

Ikasleen %65,97 (69.005 ikasle) sare publikoan dago eta %34,02 (35.585 ikasle) itunpeko ikastetxeetan.

Ikasleak eskolan

Nafarroan 104.590 ikasle egongo dira 2010-2011 ikasturtean, aurrekoan baino 1.577 gehiago

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan 104.590 ikasle matrikulatu dira 2010-2011 ikasturtean.

2009-2010 ikasturtearen amaieran 103.013 ikasle zeuden matrikulatuta; beraz, ikasturte berrian 1.577 ikasle gehiago daude, %1,53 gehiago, gutxi gorabehera.

Ikasleen erdia baino gehiago Haur eta Lehen Hezkuntzan daude: 25.814 Haur Hezkuntzan eta 38.849 Lehen Hezkuntzan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 24.517 ikasle daude, Batxilergoan 8.134, Lanbide Heziketako erdi mailako zikloan 3.584 eta goi mailako zikloan 3.436. Heziketa berezian 461 ikasle daude matrikulatuta.

Ikasleen %65,97 (69.005 ikasle) sare publikoan dago eta %34,02 (35.585 ikasle) itunpeko ikastetxeetan.

Ikasleen %61,82 (64.663 ikasle) Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dago: 43.018 ikasle ikastetxe publikoetan eta 21.645 ikasle itunpeko ikastetxeetan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan unibertsitatez kanpoko ikasleen %23,45 dago matrikulatuta: 15.029 ikasle ikastetxe publikoetan eta 9.488 ikasle itunpeko ikastetxeetan.

Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko ikasketei dagokienez, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko matrikulak orekatuta daude; lanbide Heziketan gero eta ikasle gehiago daude.

Batxilergoan 8.134 ikasle matrikulatu dira (unibertsitatez kanpoko ikasleen %7,77): 5.311 institutu publikoetan eta 2.823 itunpeko ikastetxeetan. Lanbide Heziketan ikasle nafarren %6,71 dago matrikulatua, iaz baino %4 gehiago; gehienak, 5.538 gazte, ikastetxe publikoetan, eta 1.482 itunpeko ikastetxeetan. Guztira 7.020 ikasle dira, 76 titulaziotan banatuta; titulazio horien barruan daude curriculuma eguneratuta eta Kualifikazio Profesionalen Sistema Nazionalari egokitua duten sei ziklo berriak.

Lanbide Heziketan sartzea errazteko eta helduek prestakuntza eguneratzeko, ikasturte honetan urrutiko LH modalitatea jarri dute.

Modalitate horretan tutoretza linean egiten da, Internet medio, multimedia material didaktikoak dauzkan urrutiko prestakuntzarako plataforma berezi batekin .

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Power Point sobre los datos de matriculación
Oposiciones del Cuerpo de Enseñanzas Medias de 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa