Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Nasursa sozietate publikoari eman dizkio PSIS egiteko lanak, 1,6 milioi euroren truke
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak gaur eman du lehen administrazio-urratsa etorkizuneko Segurtasunaren Hiria eraikitzeko. Zehazki, 1.6 milioi euroko zuzkidurarekin, Nasursa sozietate publikoari agindu dio Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala (PSIS) egiteko, proiektua garatua izan dadin.
Bertan kokatuko dira Barne Sailaren Zuzendaritza Nagusiko erakundeen egoitzak eta administrazio-bulegoak, Foruzaingoaren bulego nagusiak edo Larrialdien Nafarroako Agentzia. Halaber, Gobernuko beste sail batzuetako eraikinak kokatuko dira, ondare-segurtasuna behar dutenak, nahiz sektoreko enpresak eta instituzioak.
Lehen fasean, eremua 1.150.000 metro karratukoa izango da, Sankuin inguruan, eta haren ondoan 1.000.000 metro karratu erreserbatuko dira bigarren faserako.
Etorkizuneko Segurtasunaren Hiriaren birsortze birtuala
Nafarroako Gobernuak gaur eman du lehen administrazio-urratsa Iruña, Aranguren Ibarra eta Eguesibarren eraikitzea aurreikusita dagoen etorkizuneko Segurtasunaren Hiria eraikitzeko. Zehazki, 1.648.303,49 euroko zuzkidurarekin, Nasursa sozietate publikoari, Navarra de Suelo Residencial SAri, agindu dio Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala (PSIS) egiteko, proiektua garatua izan dadin.
PSISerako baimendutako 1,6 milioiko gastua Nasursak kudeatuko du, eta hainbat urtetarakoa izango da, 2010 eta 2011ko aurrekontuen kontura egingo baita. Nasursa Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu Sailaren sozietate publikoa da, eta laguntza teknikoa emateaz arduratzen da lurzoru eta lurraldearen antolamendu kontuetan.
Segurtasunaren Hiria Nafarroa 2012 Planeko proiektuetariko bat da. Bertan kokatuko dira Barne Sailaren Zuzendaritza Nagusiko erakundeen egoitzak eta administrazio-bulegoak, Foruzaingoaren bulego nagusiak edo Larrialdien Nafarroako Agentzia. Halaber, Gobernuko beste sail batzuetako eraikinak kokatuko dira, ondare-segurtasuna behar dutenak, nahiz sektoreko enpresak eta instituzioak.
Lehen fasean, eremua 1.150.000 metro karratukoa izango da, Sankuin inguruan, eta haren ondoan 1.000.000 metro karratu erreserbatuko dira bigarren faserako. Lehen faseko inbertsioa 85 milioi eurokoa izango da, Barne Sailaren eraikinak urbanizatzeari eta eraikitzeari dagokiona.