(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Luzaideko Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu dute pirinioetako udalerri horretako saihesbidea eraikitzeko asteartea, 2010.eko irailak 21

Foru Gobernuak bi milioi euro inguru emango ditu eta aurrekontuan jarritako inbertsioa 2,6 milioi eurokoa da.


Laura Alba kontseilaria eta Fernando Alzón alkatea, gaur goizean saihesbidea eraikitzeko lankidetzako hitzarmena sinatu ostean ( irudia handitu )

Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioetako kontseilariak, Laura Alba Cuadrado andreak, eta Luzaideko alkateak, Fernando Alzón jaunak, gaur goizean lankidetzako hitzarmena sinatu dute udalerri horretako ibilbideko obrak egiteko NA-135 errepidean (Iruñea- Frantzia).

Luzaideko Udalak aurkeztutako obren lizitazioko oinarrizko aurrekontua 2.598.894 eurokoa da.

Nafarroako Gobernuak bi milioi euro inguru emango ditu inbertsio horretarako. Zehazki, orotara 1.996.685,09 euro diruz lagunduko dira: 1.130.404,73 euro Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioetako Departamentuak, gaur sinatutako lankidetzako hitzarmenaren bidez; eta 866.280,36 euro Tokiko Administrazioaren Departamentuaren Tokiko Inbertsioetarako Planaren bidez.

Gaur sinatutako hitzarmena atzo onartu zen Foru Gobernuaren asteko ohiko bilkuran eta udal bilkurak alkateari eskumena eman zion horretarako pasa den uztaileko bilkura batean.

Obraren deskripzioa

Hitzarmenean jaso bezala, Luzaideko Udalak bere gain hartuko ditu obrak egiteko beharrezko erosketak eta ondasun eta eskubideen kostuak; halaber, ukitutako zerbitzuak berriro ere jartzea, baimenak eta lizentziak lortzea, obra kontratatzea eta horren zuzendaritza teknikoa; azken hori Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioetako Departamentuaren Kontserbazio Zerbitzuaren ikuskaritzaren mendean.

Luzaideko ibilbidea, aipatutako Iruñea -Frantzia N-135 errepidearen 63,065 eta 63,963 kilometroen artean dago, eta 900 metroko jarduera luzera du. Obrak ondokoan dautza: saihesbidea zolatzea, zonaldeko bide segurtasuna hobetzea, igotako espaloien bidez, 1 metroko gutxieneko zabalerarekin, eta 5,50 metroko zabalera uniformeko galtzada saihesbide osoan.

Galtzada eta espaloien arteko muga harrizko zintarriekin eta 25 cm zabalerako arekarekin egingo da, eta espaloiak ere berritu egingo dira 8cm lodierako aurrefabrikatutako hormigoizko galtzada-harriz osatutako zoladura berriarekin. Halaber, proiektuak saihesbidean zeharko laguntza eta eusteko horma gehienak berritzea biltzen du hormigoi armatuko horma berrien bidez, edo existitzen diren manposteriako hormak konpontzea.

Era berean, ondoko jarduerak egingo dira: saihesbideko euri-ur, horniketa eta saneamendu sare guztiak erabat berritzea, seinalatze bertikala berritzea eta alboko bide marka guztiak margotzea, eskegitako oinezkoentzako ibilbidea jartzea, eta argiztapen, telefonia, tele-banaketa eta gas sareak berritzea.

Obra fasea bitartean, 10 hilabeteko aurreikuspena duenekoan, semaforoz araututako aukerazko trafikoa ezarriko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa