(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Ilundáin Haritz-Berri Fundazioari eta Nuevo Futuro Elkarteari Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Kalitatearen III. Saria eman die asteartea, 2010.eko irailak 21

Ilundáin Fundazioak gazteentzako laneratze programa bategatik jaso du saria, eta Nuevo Futuro Fundazioa enplegatuen lan-baldintzengatik saritu dute


Transcripción textual del video

Miguel García Aya Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Kalitatearen III. Sarietako epaimahaiburuak erabakia irakurri du. Ondoren, María Isabel García Malo Gizarte Gaietako kontseilariak sari horiek emateko arrazoia azaldu du. Amaitzeko, Javier Echarri Iribarren Tomás y Lydia Recari Fundazioko presidenteordeak gizarte-xedeak dituzten entitateei adorea eman die sari hauen bidez bultzatzen diren "eginera onekin" jarraitzeko.

García Malo kontseilaria eta Tomás y Lydia Recari Fundazioko presidenteordea. ( irudia handitu )

Ilundáin Haritz-Berri Fundazioak eta Nafarroako Nuevo Futuro Elkarteak Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak eta Tomás y Lydia Recari Fundazioak ematen duten Gizarte Zerbitzuetako Kalitatearen III. Saria irabazi dute. Hain zuzen ere, saria Nafarroan gizarte-xedeak dituzten entitateei ematen zaie, zerbitu horien erabiltzaileei emandako arretan eginera onengatik nabarmentzen direnean.

Ilundáin Haritz-Berri Fundazioaren kasuan, saria Lan Sarreran programari esker irabazi dute, Eginera onak artapenean modalitatean. Programa hori 16 eta 20 urte bitarteko gazteen laneratzera bideratuta dago. Nuevo Futuro Elkartearen kasuan, baloratutako meritua Denboraren malgutasun, uztartze eta kudeaketa erreminta izenekoa da, Eginera onak enpleguaren kalitatean modalitatearen barruan.

María Isabel García Malo Gizarte Gaietako kontseilariak saridunen zerrenda aurkeztu du gaur. Saridunek 3.000 euroko saria jasoko dute. Kontseilariak gogorarazi duenez, Tomás y Lydia Recari García Fundazioarekin batera finantzatu eta antolatutako sari hauen xedea kalitatea sustatzea da, "kalitatea zerbitzuetan, kalitatea azpiegituretan eta, azken buruan, bizi kalitatea".

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Prácticas premiadas
Acta con el fallo del jurado

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa