(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak asteazkenean Ohorezko Eguna ospatuko du Shangaiko Erakusketa Unibertsalean asteartea, 2010.eko irailak 21

Astearteko protagonista Foru Komunitateko gastronomia izan da


Aznárez neba-arrebak

Nafarroak asteazkenean Ohorezko Eguna ospatuko du Shangaiko Erakusketa Unibertsalean. ( irudia handitu )

Foru Komunitateak, asteazkenean, irailak 22, Ohorezko Eguna ospatuko du Shangaiko Erakusketan. Ekitaldi instituzionala Erakusketa Unibertsalaren barruan ospatzen ari den Nafarroaren Astearen barruan izango da. Hain zuzen ere, Nafarroaren Astea irailaren 20tik 26ra ospatuko da, Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak eta Gobernuaren Eledunak antolatuta.

 

Alberto Catalán kontseilari-eledunak, nazioarteko ekitaldi hau aurkezterakoan, hurrengoa esan du: "Nafarroako Gobernua aukera hau aprobetxatzen ari da turismo erakargarritasunak, musika tradizioa eta Europako eskualde aurreratu eta teknologikoaren izaera erakusteko".

Erakusketa Unibertsalak 70 milioi bisitari baino gehiago hartuko ditu (%90 txinatarrak) eta Historiako Erakusketarik handiena izango omen da. Horretan, Nafarroak "bere burua aurkeztu nahi du merkataritzari eta turismoari dagokienez oso erakargarria den herrialdean. Hala ere, aurkezpen neurritsua da, gaur egungo egoera ekonomikoarekin bat etorriz", esan du Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak.

Nafarroaren Ohorezko Eguna

Foru Komunitatearen Egun Instituzionala 9.30ean hasiko da. Nafarroako ordezkaritza ofiziala Espainiako plazara iritsiko da eta bertan María Tena García pabilioiko komisario nagusiak hartuko du eta ongi-etorria egiteko lerroan egongo den Nazioarteko Erakusketen Estatuko Sozietatearen zuzendaritza batzordeari sarrera egingo dio.

Jarraian, Espainiako eta ondoren Nafarroako ereserkia interpretatu eta bandera altxatuko dira. Gero parte-hartze ofizialak etorriko dira: María Tena García Espainiako komisario orokorra; José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria; eta Carlos Blasco Villa Espainiaren enbaxadorea Txinan.


Miguel Jiménez eta Lea Linster sukaldariak

Miguel Jiménezek eta Lea Linsterek sukaldaritzako erakustaldia egin dute Nafarroako produktuekin. ( irudia handitu )

Parte-hartzeak amaitu ondoren, ohorezko liburuan sinatu eta opari instituzionala emango da, eta ondoren komisario nagusiarekin Espainiaren pabilioira bisita egingo da. Bisitaren amaieran, Aznárez neba-arrebek biolin errezitala eskainiko dute pabilioiaren sarrerako plazan, Pablo Sarasateren lanak interpretatuz, eta "El encierro" eta "Navarra, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoak auditorioan proiektatuko dira. Amaitzeko, Txinaren eta Saudi Arabiaren pabilioiak bisitatuko dituzte.

Egun horretan, Nafarroako Gobernua José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak ordezkatuko du. Kontseilaria irailaren 20tik 30era Asiako herrialdean egongo da Nafarroako zenbait enpresa-proiektu bisitatzeko.

Asteartea: Nafarroako sukaldaritza eta musika

Gaur, asteartea, irailak 21, sukaldaritzako erakustaldia egin da kazetarien eta gonbidatuen aurrean Nafarroako sukaldaritza eta produktuak ezagutarazteko. Aurkezpena Gran Meliá Shangai Hoteleko Acqua Jatetxe Gastronomikoan egin da. Aurkezpenean parte hartu dute, batetik, Miguel Jiménezek, Pedro Larumberen (Lerin, 1953) –azkenean ezin izan du aurkezpenera joan- ABC Serrano jatetxeko sukaldariak, eta, bestetik, Luxenburgoko Lea Linster sukaldariak, Bocuse D’or Goi Sukaldaritzako saririk handiena duen emakume bakarrak. Lehenengoak untxi eskabetxatuaren entsalada egin du, eta bigarrenak, creme brulée.

Gogoan izan behar da aste honetan Gran Meliá Shanghai hotelean Nafarroako produktuekin egindako menua dastatu ahal izango dela. Menuan hurrengoak sartzen dira: aperitibo moduan, foie gras milorria mangoarekin eta PX murriztapenarekin, lehen plater moduan, untxi eskabetxatuaren eta urdaiazpiko-kurruskariaren entsalada mahaspasekin eta pinoiekin, bakailaoa tomate espeziatuarekin eta piper berdearekin, ahate-konfitaren biribilkitxoa trufa-saltsarekin eta, azkenburuko moduan, arroz-esnearen moussearen eta patxaran kremaren kopa izoztua.

Bestalde, eta bigarren egunez, Aznárez neba-arrebek -Javier, Leyre eta Pablo- "Navarra through a violin" programa interpretatu dute. Programan Pablo Sarasateren lanik esanguratsuenak biltzen dira, baita estreinaldi bat ere, Javier Aznárezen konposizio bat ("The Era"), Foru Komunitateko herri-doinuetan oinarritua. Musika emanaldia Espainiako pabilioiaren sarrerako plazan izan da eta jende ugari bildu du.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa