(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 156,7 milioi euro berreskuratu ditu zerga iruzurrari aurre egiteko borrokan 2009an asteartea, 2010.eko irailak 21

Krisia izan arren, 2003tik erregistratutako zenbatekorik handiena da; izan ere, urte horretan jarri zen abian Zerga Iruzurrari Aurre Egiteko Lehen Plana


Transcripción textual del video

Nafarroako Ogasunak 2009an orotara 156,7 milioi euro berreskuratu zituen Zerga Iruzurrari Aurre Egiteko Planaren bidez. 2003. urtetik, zerga iruzurrari aurre egiteko plan espezifikoak ezarri zirenetik erregistratutako zenbatekorik handiena da. 2009 urtea krisi ekonomikoaren urterik txarrean izan arren, zerga bilketa murrizketaren ondorioz, berreskuratutako zenbatekoa handiena da termino absolutuetan (2008an baino %0,5 gehiago) eta baita Ogasunarekiko diru-sarrerei dagokienez ere. Horrela, 2009an, iruzurrari aurre egiteko planean berreskuratutakoa zerga bilketari dagokionez %5,2koa da, 2008an erregistratutako %4,9aren aldean.

Nafarroako Ogasuneko Bulegoa

Nafarroako Ogasunak 2009an orotara 156,7 milioi euro berreskuratu zituen Zerga Iruzurrari Aurre Egiteko Planaren bidez. 2003. urtetik, zerga iruzurrari aurre egiteko plan espezifikoak ezarri zirenetik erregistratutako zenbatekorik handiena da. 2009 urtea krisi ekonomikoaren urterik txarrean izan arren, zerga bilketa murrizketaren ondorioz, berreskuratutako zenbatekoa handiena da termino absolutuetan (2008an baino %0,5 gehiago) eta baita Ogasunarekiko diru-sarrerei dagokienez ere. Horrela, 2009an, iruzurrari aurre egiteko planean berreskuratutakoa zerga bilketari dagokionez %5,2koa da, 2008an erregistratutako %4,9aren aldean.

Hori adierazi du gaur goizeko prentsa aurrekoan bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Álvaro Miranda Simavilla jaunak. Berarekin batera, emaitzen aurkezpenean Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea den José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza jauna izan da.

Aurkeztutako datuen arabera, 2008-2012 Zerga Iruzurrari Aurre Egiteko Planaren indarraldiaren lehen bi urteetan, Ogasunak 2003-2007 Lehen Planaren lehen bost urteetan lortutakoa baino %70 gehiago lortu du. Azken urteetan lortutako zenbatekoen eboluzioa goranzkoa izan da, ondoko zenbatekoek erakusten duten bezala: 50,2 milioi euro 2003an; 75,1 milioi euro 2004an; 89 milioi euro 2005ean; 118,3 milioi euro 2006an eta 123 milioi euro 2007an, Plana indarrean izan zeneko azken urtean. 2008an 155,8 milioi euro berreskuratu ziren eta 2009an zenbatekoa 156,7 milioi eurokoa izan da.

2009an berreskuratutako ehunekoa Ogasunak lortutako zerga sarrerei dagokienez %5,2koa da. Aurreko urteekin konparatzen badugu, datua goranzkoa da: 2007an, Planaren azken urtean, berreskuratutako zenbatekoaren ehunekoa zerga bilketari dagokionez %3,4 handiagoa izan zen 2006koaren aldean; 2008an 2007koaren aldean %4,9 handitu zen. 2009ko datua, gainera, 2003koaren bikoitzaren ingurukoa da, 2,05koa izan zena.


Berreskuratze-bideak: ikuskaritza, bilketa eta kudeaketa

Gaur goizean azaldutakoaren arabera, Ogasunak hiru bide erabili zituen 156,7 milioi euroak berreskuratzeko: ohiko ikuskaritza, bilketa eta kudeaketa. Ikuskaritzaren bidez, 2009an orotara 51,5 milioi euro berreskuratu ziren, 2008an baino %26,8 gehiago. Zerga-iruzur handiena erakutsi zuten sektoreak eraikuntza eta higiezinak izan ziren (13,4 milioi euro); halaber merkataritza (12,4 milioi euro).

Era berean, aipatzekoak ondokoetan antzemandako iruzurrak: berrezarpena (2,6 milioi euro), tailerrak (2 milioi euro), industria metalikoa (1,9 milioi euro), manufaktura industria (1,3 milioi euro), produktuen berreskurapena -txatarrak-(1,3 milioi euro) eta 500 euroko billeteekin egindako eragiketak (1,1 milioi euro). Iruzurra izan zuten zerga nagusienak BEZ (22,8 milioi euro), Sozietate Zerga (19 milioi euro) eta PFEZ (7,6 milioi euro) izan ziren.

Bilketaren bidez, Ogasunak 2009an orotara 23,7 milioi berreskuratu zituen, 2008an baino %18,5 gehiago.

Azkenik, kudeaketaren bidez (bereziki, aitorpenen berrikusketa) 68,9 milioi berreskuratu ziren. Zenbatekoa aurreko ekitaldikoa baino %17,8 txikiagoa da, nahiz eta jarduerak handitu (28.785 2009an eta 28.282 2008an). Adierazitakoaren arabera, kudeaketa saila izan da krisiaren eragin handiena izan duena, oso harreman estua baitu 2009ko ekitaldiko ekonomiaren martxarekin. Banaketa eginda, iruzurra antzeman zeneko zerga nagusiak ondokoak izan ziren: BEZ (38,8 milioi euro), Eskakizunak (12,4 milioi euro), PFEZ (9,3 milioi euro), Errekarguak (6,0 milioi euro), Sozietate Zerga (3,7 milioi euro), Ondare Eskualdaketa Zerga (3,1 milioi euro) eta bestelako zergak (6,8 milioi euro).

Bestalde, 2009an Nafarroako Ogasunak 4 zerga delitu antzeman zituen, eta ondorioz, 5 milioi euro berreskuratu ziren, 2008an berreskuratutako 7 milioiren aldean. Gogorarazi beharra dago zerga delitua dela iruzur egindako zenbatekoa 120.000 eurotik gorakoa denean urtean eta zerga bakar baterako, betiere dolo denean (kontzeptu juridikoa, delitu edo zigorgarria den jardueraren bat egiteko ezaguera edo borondatea erakusten duena).

Planaren neurrietako %64, abian jada

Ogasunak 2008-2012 Iruzurrari Aurre Egiteko Planaren garapenaren balantzea egin du. Eskainitako datuen arabera, neurrien ezarpen maila bi urteetan %64an kokatu da, hau da, Planaren erdia baino gehiago abian da bost urterako. Gogorarazi beharra dago 2008-2012 Iruzurrari Aurre Egiteko Planak 303 neurri biltzen dituela 11 jarduera-eremutan, era horretan, zergadunekiko asistentzia eta zerbitzuak hobetzeko, eta zerga kontrola sendotzeko eta sustatzeko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Resultados Plan lucha contra el Fraude 2009.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa