(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iparraldeko hondakinen lau mankomunitateek ontzien 64 tona bildu dituzte apirilean zerbitzua hasi zenetik asteazkena, 2010.eko irailak 22

Berrogei udalerri inguru biltzen dituzte, gutxi gorabehera 15.000 biztanle


Nafarroaren iparraldeko hondakinen lau mankomunitateek –Mendialdea, Araxes Garaia, 10. zonaldea eta Bidausi- plastikozko ontzien eta laten 64 tona bildu dituzte guztira hondakinen gaikako bilketaren zerbitzu berria apirilean abian jarri zenetik.

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak eta Nafarroako Hondakin Partzuergoko presidenteak eta hondakinen mankomunitateetako presidenteek –Xabier Zabalo Betelu Mendialdeko Mankomunitatea (Leitza-Larraun); Mikel Rekalde Goldáraz Araxes Garaiko Mankomunitatea (Aritz-Betelu); Luis Javier Villanueva Martínez Bidausiko Mankomunitatea, eta Francisco José Enguita Moros 10. zonaldeko Mankomunitatea (Agoitz-Urrotz)- zerbitzu berriaren lehenengo bost hilabeteen balantzea aurkeztu dute gaur Leitzan.

Aurkezpen horretan Pedro Pegenaute Garde Toki Administrazio Departamentuko zuzendari nagusia eta Andrés Sola Ollo Nilsako zuzendari-kudeatzailea ere egon dira.

Harrera ona

Gaikako bilketaren sistema ontzietara hedatzea joan den apirila eta maiatza bitartean jarri zen abian. 304 edukiontzi hori jarri zituzten mankomunitate hauetako berrogei herri ingurutan, gutxi gorabehera 15.000 biztanleri zerbitzua emateko.

Lehenengo balantze honetako datuen arabera, oro har, herritarrek hilean-hilean edukiontziak gehiago erabiltzen dituzte, eta azken bi hilabeteetan edukiontziak batez beste %50etik gora bete dira. Aurreikuspenen arabera, datozen hilabeteetan joera horrek gora egingo du.

Zerbitzu berrirako 61.359 euroko inbertsioa egin da eta Toki Administrazioak 42.951 euro jarri ditu. Bestalde, Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoak kanpaina informatibo bat egitea finantzatu du, herritarrei ontziak biltzeko sistema berria ezagutarazteko. Horren kostua 27.369 eurokoa izan da.

Harrera ona gorabehera, mankomunitateetako arduradunek hobetu daitezkeen alderdiak ere aipatu dituzte, hala nola hondakinak behar den moduan banantzeko kanpainak kontsumoguneetan –dendak eta tabernak-, batez ere jaietan, eta erromesei informazio zehatza eskaintzea. Era berean, aisiaguneetan, piknik-guneetan eta begiratokietan edukiontziak jartzea komenigaria dela adierazi dute.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa