(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria ISO 9001 Ziurtagiria Fiteroko bainuetxeari emateko ekitaldian egon da asteazkena, 2010.eko irailak 22

Bainuetxeak iaz ehun urte bete zituen eta mota horretako establezimenduetan erreferentziako zentroa da Nafarroan


Sanz Lehendakariak eta Elizondok ziurtagiria Huarteri eman diote, García Malo kontseilariaren eta Fiteroko alkatearen aurrean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria ISO 9001 Ziurtagiria Fiteroko bainuetxeari emateko ekitaldian egon da gaur goizean. Bainuetxea Nafarroan dago, izen bereko herritik lau kilometrora. Ziurtagiri horren bidez, establezimendu horren ostatu-kudeaketaren eta kudeaketa termalaren bikaintasuna bermatzen da. Ziurrenik, establezimenduaren sorrera erromatar aldian kokatu behar da eta gaur egungo forma juridikoarekin, hots, Baños de Fitero SA, iaz ehun urte bete zituen.

 

Bainuetxea eraikin termalek, bi hotelek eta kirol eta aisia instalazioek osatzen dute. Ura egokia da gaixotasun erreumatiko, arnas gaixotasun eta errehabilitazio funtzionalerako.

Bainuetxeak orain jaso duen ISOE 9001 Ziurtagiria aurretik zuen Turismo Kalitatearen "Q" ikurrari gehitu behar zaio. Enpresaren ustez, ziurtagiri horiek "eragin positiboa dute establezimenduaren kudeaketa eta emandako zerbitzua hobetzeko, langileen motibazioa eta eskakizuna sustatzen dituzte, eta azken emaitza moduan, bezeroa pozik egoten laguntzen dute". Establezimenduak Reyno de Navarra Turismo Saria ere jaso du.


Sanz Lehendakaria Fiteroko bainuetxeari ISO 9001 Ziurtagiria emateko ekitaldian parte hartu duten batzuekin. ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, ziurtagiri honek egiaztatzen du enpresa akreditatuta dagoela zerbitzuak kalitate handiarekin eskaintzeko, enpresa-kudeaketa hobea, antolaketa handiagoa eta segurtasun hobea lortzeko. Horrez gain, Lehendakariak gehitu duenez, "Nafarroako Gobernua beti ahalegindu da zerbitzuen eta kudeaketaren kalitatea lehentasunezko helburua izan dadin, kalitatea eskaintzen denean lehiakorragoa izatea ere lortzen baita".

Miguel Sanzek esandakoaren arabera, Fiteroko bainuetxea erreferentzia historikoa da, Erdi Arotik herriko monasterioari lotuta dagoena, eta gerora izen ospetsuei lotuta, hala nola Juan de Palafox Espainia Berriko gotzainari eta erregeordeari eta Gustavo Adolfo Bécquer poeta erromantikoari. Gaur egun "bizimodu osasuntsuaren eta ongizatearen ikurra da, baita gizarteari zerbitzu garrantzitsua eskaintzen dion enpresa eredugarria ere".

Ekitaldi horretan parte hartu dute María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Francisco Javier Yangüas Fernández Fiteroko alkateak; Francisco Huarte Baños de Fiteroko kontseilari delegatuak; eta Jorge Elizondo ziurtagiria ematen duen enpresaren arduradunak.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa