(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoaren IV. Jardunaldiak hasi dira: “Por Dios, por la Patria y el Rey”. Las ideas del carlismo titulupean
asteazkena, 2010.eko irailak 22

Inaugurazioan Don Carlos Hugo de Borbón gogoratu zuten, berriki hildakoa


"Tres cuentos carlistas" liburuaren azala.

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, gaur goizean Lizarran Karlismoari buruzko Azterketaren IV. Jardunaldiak inauguratu ditu, hilaren 24, ostirala arte, "Por Dios, por la Patria y el Rey". Las ideas del carlismo titulupean. Aurreko urteetan bezala, Jardunaldiak ospatzeko aukeratutako egoitza Lizarrako Kultur-Etxea da. Kontseilariarekin batera, bertan izan ziren Lizarrako alkatea, Begoña Ganuza, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko katedratikoa eta Jardunaldietako Batzorde Zientifikoko kidea den Juan Pablo Fusi.

Jardunaldiek, hiru egunez luzatuko direnak goiz eta arratsaldez, orotara hamabi ponentzia izango dituzte, eta ondokoez osatuko dira: Lizarrako Golem Los Llanos zinemetan, José María Tuduriren "Santa Cruz, el cura guerrillero"; erakusketa, irailaren 23rako aurreikusitakoa, 19:30ean publiko guztientzat eta dohainik izango da edukiera bete arte.

Jardunaldien inaugurazioan, Kultura eta Turismo kontseilariak berriki hildako Carlos Hugo de Borbón Palma jauna gogoratu zuen, Karlismoaren sinboloa izandakoa hamarkada askotan, eta urte honetan birritan Lizarran izandakoa: bisita pribatuan eta Karlismoaren Museoaren inaugurazioan izateko.

Era berean, aurreko urteetan bezala, aurreko edizioaren aktak aurkeztu ziren, kasu honetan, III. Jardunaldietakoak.

Hitzordu honekin 2007an hasitako izaera zientifikoko topaguneekin jarraitu nahi da, lehen edizioan izandakoarekin, eta jarraipena izan duenarekin hurrengo urteetan. Hasieratik, jardunaldi horien helburua gertaera historikoari buruzko ikerketaren gainean hausnartzea eta hori zabaltzea izan da.

Karlismoaren I. Ikerketa Jardunaldien izenburua "El Carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución" izan zen; II. Jardunaldietan, lan aztertzeko gaia "Violencias fratricidas: carlistas y liberales en el siglo XIX"; eta III. Jardunaldiena "Imágenes. El carlismo en las artes".

Hizlariak, Espainia, Frantzia eta Portugaleko leku desberdinetatik etorritakoak, Karlismoaren Museoko aholkularitza Batzorde Zientifikoak aukeratuak izan dira. Horiei agindu zaie izaera zientifikoko Jardunaldien antolaketa, bereziki unibertsitateko ikasle, doktoretzan diharduten, ikertzaile eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendutakoak.

Izena emateko kuota 100 eurokoa da, eta %50eko murrizketa izateko aukera dago diru-sarrerarik ez duten ikasle eta lizentziadunentzat. Inskripzioko eskubideen ordainketak aktak jasotzeko eskubidea dakar behin argitaratzen direnean.

Edizio honetan, Kultura eta Turismo Departamentuak -Instituto Príncipe de Vianak, hamar beka eman ditu bigarren eta hirugarren zikloko unibertsitateko ikasleentzat. Beka horrekin, inskripzioa ez da ordaindu behar eta 200 euro ematen dira alojamendu eta jateko kontzeptuan.

Jardunaldiei buruzko informazio osoa Karlismoaren Museoaren web orrialdean kontsultatu daiteke: www.museodelcarlismo.navarra.es edo 948 55 21 11 telefono-zenbakian.

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa