(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Egun Instituzionala arrakastaz ospatu da Shangaiko Erakusketa Unibertsalean asteazkena, 2010.eko irailak 22

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria izan da Nafarroako ordezkaritzaren buru


Agintariak Espainiaren pabilioiko haur erraldoiaren ondoan

Nafarroako ordezkaritza Espainiaren pabilioiko haur erraldoiaren ondoan Shangaiko Erakusketan. ( irudia handitu )

Foru Komunitatearen Egun Instituzionala arrakastaz ospatu da gaur Shangaiko Erakusketa Unibertsalean. Nafarroaren Asteko ekitaldi nagusia izan da. Aste hori Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak antolatu du eta irailaren 20tik 26ra ospatuko da.

Nafarroako ordezkaritzaren buru José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria izan da. Kontseilariak azpimarratu duenez, Nafarroaren Ohorezko Eguna "arrakasta osoa izan da".

Espainiaren pabilioiko ohorezko liburuan idatzi du "ohore handia dela Shangaiko Espainiako pabilioian Nafarroaren Egunean Foru Gobernua ordezkatzea. Erakusketa Unibertsalari esker Txinaren eta Espainiaren eta Nafarroaren arteko harremanak gehiago estutzea espero dut. Era berean, konfiantza osoz espero dut Erakusketaren bidez gizarte aurrerapenak erraztea eta mundu osoan gizarte-ongizatea eta enplegua hobetzea".

Ekitaldian, Roig kontseilariak alboan izan ditu Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusia; José María Aracama SODENAko zuzendari kudeatzailea; eta Alberto Clerigué SODENAko Inbertsioak Sustatzeko zuzendaria. Azken horiek Asiako herrialdera intereseko enpresa-proiektu batzuk bisitatzera joan dira.

Nafarroaren Egun Instituzionalean Carlos Blasco Villa Espainiak Txinan duen enbaxadorea ere egon da. Shangaira Foru Komunitatearen ohorezko eguna ospatzeko hurreratu da. Horrez gain, Nafarroako zenbait enpresaburu eta herritar egon dira, Asiako herrialde horretan bizi baitira edo bertan bidaian baitaude.

 
Presidentzia ekitaldi instituzionalean

Roig kontseilaria Nafarroako ordezkaritzaren buru izan da Foru Komunitatearen Egun Instituzionalean Shangaiko Erakusketan. ( irudia handitu )

Nafarroaren Eguneko programa

Ekitaldi ofiziala 9.30ean hasi da (bertako ordua). Nafarroako ordezkaritza ofiziala Espainiako plazara iritsi da, eta bertan María Tena García pabilioiko komisario nagusiak eta Nazioarteko Erakusketen Estatuko Sozietateko zuzendaritza-batzordeak hartu ditu.

Jarraian Espainiako eta Nafarroako banderak jaso dituzte, kasuan kasuko ereserkia entzuten zen bitartean. Eta Espainiako pabilioiko komisarioak eta Roig kontseilariak hitz egin dute.

Gero, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak Espainiako pabilioiko ohorezko liburuan sinatu du eta bi ordezkaritzek zenbait opari instituzional trukatu dituzte. Nafarroako ordezkaritzak Foruen Estatuaren kopia bat eraman du, eta Espainiako ordezkaritzak, oroitzapen-domina eta Benedetta Tagliabue pabilioiko arkitektoaren grabatu bat.

Ondoren, pabilioira bisita gidatu bat egin da, komisario nagusiaren laguntzaz, eta bisitaren amaieran bi ordezkaritzek "El encierro" eta "Navarra, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoak ikusi dituzte. Ekitaldi ofizialaren amaieran Aznárez neba-arrebek hiru biolinekin musika emanaldia eskaini dute, Pablo Sarasateren lanak interpretatuz.

Horren ostean, Foru Komunitatearen Ohorezko Egunera bertaratu direnek Txinako eta Saudi Arabiako pabilioiak bisitatu dituzte. Txinako pabilioia Erakusketa Unibertsalean bisitari gehien hartzen ari denetako bat da. Saudi Arabiako pabilioian Abdulla Al Aidarovs pabilioiko zuzendariak hartu ditu eta infusio bat hartzera gonbidatu ditu.

100.000 bisitari inguru

Nafarroako Astearen lehenengo hiru egunetan 100.000 pertsona inguru hurbildu dira Espainiaren pabilioira. Horietatik 2.500 pertsona inguru pabilioiko auditorioan egunero egiten diren "El encierro" eta "Navarra, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoen zazpi proiekzioetako batera joan dira. Horien bidez Foru Komunitateko etnografiaren eta jaien berri eman nahi da, eta Nafarroako natura, Done Jakue Bidea, historia, artea eta berrikuntza teknologikoa ezagutarazi nahi dira. Auditorioko edukiera proiekzio guztietan bete egin da.

Bestalde, aipatzekoa da Espainiako pabilioiaren sarrerako plaza bete egin dela hiru egunetan Aznárez neba-arreben musika-emanaldia entzuteko. Taldea David, Leyre eta Pablo Aznárez Maeztu neba-arrebek osatzen dute, 22, 17 eta 15 urtekoak hurrenez hurren. Musikariek "Navarra through a violin" programa interpretatu dute, Pablo Sarasateren lanik esanguratsuenekin (Jota Navarra, Zapateado, Aires Bohemios, Carmen eta Navarra). Horrez gain, lan bat estreinatu dute, Javier Aznárezen konposizio bat ("The Era"), Nafarroako herri-doinuekin.

Dokumentazioa:
Vídeo resumen del Día Institucional de Navarra en la Expo de Shanghai
Declaraciones del consejero Roig en el Día Institucional de Navarra en la Expo de Shanghai

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa