(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erdialdeko eta Estellerriko bost herritan azpiegituretarako inbertsioak onetsi dira, 1,9 milioi euroren truke osteguna, 2010.eko irailak 23

Nafarroako Gobernuak jardun horietarako 853.000 euro baino gehiago emango ditu


Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak inbertsioen multzoa onetsi du, 1.928.234 eurokoa, Erdialdeko eta Estellerriko bost herritako azpiegiturak hobetzeko.

Lanak 2009-2012 Toki Azpiegituren Planaren barruan sartzen dira eta zati batean Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu, 853.050,56 euroko ekarpena eginda.

Jarraian, alfabetoaren arabera ordenatuta, herri onuradunak eta onetsitako proiektuak, horietan egin beharreko inbertsioa eta emandako diru-laguntza adierazi dira.

- Artaxoa

Lanen bidez saneamendu sarea berrituko da Errotako Bidean (2. fasea) eta hornikuntza eta saneamendu sareak zenbait kale txikitan. Horrez gain, kale txiki horietan zoladura jarriko da.

Aurrekontu osoa 922.255,39 eurokoa da, eta kopuru horretatik 369.730,26 euro Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu.

- Miranda Arga

Onetsitako proiektua dela bide, Foruen plazako ur beltzen saneamenduko hodi-biltzailearen zati bat berrituko da, etxeetara lau hartune egingo dira eta lanek ukitutako zoladura berrituko da. Aurrekontua 37.092,04 eurokoa da, eta kopuru horretatik 22.003,75 euro Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu.

- Muetz

Lanen bidez ur biltegira joateko bidea egokituko da.

Aurrekontua 19.500 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 13.650 euro jarriko ditu.

- Jaitz

Onetsitako proiektuak direla bide, hornikuntza sareak berrituko dira San Martin kalean eta Jaitzeko errepidean.

Inbertsioa 32.295,61 eurokoa da, eta kopuru horretatik 19.158,42 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu.

- Tafalla

Tafallan Paseo Las Ruedas, Poyo, Túbal eta Portal Nuevo kaleetan zoladura jarriko da.

Jardun guztien aurrekontu osoa 917.090,84 eurokoa da. Nafarroako Gobernuak 428.508,13 euro finantzatuko ditu.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa