(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxean egunkaria irakurtzearen inguruko informazio-liburuxka atera du Hezkuntzak osteguna, 2010.eko irailak 23

Agiria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen familientzat da


Hezkuntza Sailak prentsa idatziari buruzko informazio-liburuxka argitaratu du, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen familientzat. "¿Qué dice la prensa? La lectura del periódico en casa" izeneko agirian komunikabide idatziarekin lotutako alderdi ezberdinak jorratzen dira.

"Familia irakurlea" urteko kanpainaren barruan kokatzen da ekimena. Kanpaina horren helburua da gurasoek irakurketaren inguruko hausnarketa egitea bultzatzea; izan ere, azterketa askoren arabera, familia-giroak garrantzia du irakurtzeko jarreran, haurtzaroan zein nerabezaroan.

Programa duela hamar urte jarri zen abian Lehen Mailako Hezkuntzan; orain dela hiru urte, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara zabaldu zen. Era horretan, familiek informazioa eta orientazioa jasotzen dute etxean zergatik, nola eta zer irakurtzeari buruz.

Hirugarren edizioan (DBHn) prentsa idatzia hautatu da. Besteak beste, literatur generoak, albistearen ezaugarriak eta egunkariaren egitura lantzen dira. Gainera, paperezko prentsak duen etorkizunari buruzko hausnarketa egiten da, egunkariak Interneten agertu izanagatik, eta komunikabide idatziarekin lotutako albiste ezberdinak sartzen dira.

Agiria María Osetek egin du, eta familiei zabalduko zaie Foru Erkidegoko ikastetxeen bidez, datozen egunetan.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa