(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilaria COMANSA JIE enpresaren zuzendaritzarekin bildu da Txinan osteguna, 2010.eko irailak 23

Bilera Asiako herrialdera intereseko enpresa-proiektuak bisitatzera egindako bidaia instituzionalaren barruan sartzen da


Munárrizek instalazioen gaineko azalpenak eman dizkio Nafarroako ordezkaritzari

Munárrizek COMANSA JIEk Shangain dituen instalazioen gaineko azalpenak eman dizkio Nafarroako ordezkaritzari. ( irudia handitu )

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak COMANSA JIE enpresaren zuzendaritzarekin lan-bilera izan du gaur Txinan, intereseko enpresa-proiektuak bisitatzeko Asiako herrialde horretara egindako bidaia instituzionalaren barruan.

Kontseilariarekin batera hurrengo hauek egon dira: Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusia; José María Aracama SODENAko zuzendari kudeatzailea; Alberto Clerigué SODENAko Inbertsioak Sustatzeko zuzendaria; eta Gorka Delgado Nafarroako Gobernuak Shangaiko ICEX Merkataritza Bulegoan duen kanpo merkatuetako teknikaria.

Enpresaren ordezkaritza osatu dute Alberto Munárriz COMANSAko zuzendari nagusiak, eta COMANSA JIEko zuzendariak, zuzendariordeak eta zuzendari nagusiak.

Enpresaren planta Hangzhoun kokatuta dago, Shanghairen hego-mendebaldean. Proiektu mistoa da eta 2006. urtearen amaieran sortu zen Nafarroako konpainia garabi-egilearen eta JIE etxearen arteko bat-egiteari esker. JIE etxeak abiadura-erreduktoreak egiten ditu industriarako eta jarduera adar bat du garabien sektorean. Gaur egun 190 langile ditu.


Roig kontseilaria Chen Demu COMANSA JIEko presidenteordearekin

Roig kontseilaria COMANSA JIE enpresaren zuzendaritzarekin bildu da Shangain. ( irudia handitu )

Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak COMANSA JIE enpresa zabaltzeko proiektuaren berri izan du. Proiektu hori aurten hasi da eta, aurreikuspenen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan jarriko dute abian.

Bisitaren ostean, Roigek azpimarratu duenez, "sektorean liderra den enpresak Txinan nafar teknologiarekin fabrikatu dezakeela egiaztatu dugu. Gure ekonomia nazioartean zabaltzea pauso garrantzitsua da enpresak sendotzea lortzeko, merkatu globalizatuan lehiatu behar dira eta".

Bestalde, Alberto Munárrizen esanetan, "Comansa Navarraren helburu nagusia fabrikatzaile globala izatea da eta mundu osoko bezeroen beharrizanak artatzea. Azken urteetan Txinatik garatu den lehia dela-eta, ezinezkoa zen Iruñetik Asiako merkatuak artatzea".

Gaur egun Txinan fabrikatzen den produktua Nafarroan diseinatuta dago, eta enpresak joera hori etorkizunean ere mantendu nahi du. Enpresa mistoaren produktuak Txinara, Asia hego-ekialdera (India barne hartuta), Errusia ekialdera eta Australiara zuzenduta daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa