Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekitaldia herrialde horretara intereseko enpresa-proiektuak bisitatzeko egindako bidaia instituzionalaren barruan sartzen da
Nafarroako Gobernuko eta Viscofan taldeko ordezkaritzen taldeko argazkia.
(
irudia handitu
)
José Mª Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak Viscofanen planta berria inauguratu du gaur goizean, Suzhou Industrial Park-en, Shangaitik 80 km-ra, Asiako herrialde horretara intereseko enpresa-proiektuak bisitatzeko egindako bidaia instituzionalaren barruan. Viscofan Technology (Suzhou) Co. Ltd abian jartzeko, taldeak 7,5 milioi euroko inbertsioa egin du. Transformazio zentro honetan errai artifizialak plisatuko dira (akabera fasea), eta ondoren bilgarriak hornituko dira Txinako merkatura eta Asiako gainerako lekuetara.
Viscofanen ordezkaritzan hurrengo hauek egon dira: José Domingo Ampuero presidentea; José Antonio Canales zuzendari nagusia, eta Juan Negri Viscofan Technologyko zuzendari nagusia.
Datozen hilabeteetan, ekoizpen-zentro berrian langileen prestakuntza eta probako ekoizpenak egingo dira, 2011ko urtarrilean behin betiko abian jarri aurretik.
Ezkerretik eskuinera: Aracama, Roig, Ampuero eta Negri.
(
irudia handitu
)
José Domingo de Ampuero y Osma Viscofan Taldeko presidenteak esan duenez, "planta berri hau pauso erabakigarria da Viscofan Taldea hedatzeko eta hazteko". Roig kontseilariak gehitu duenez, "planta berri hau Kasedatik datorren ekoizpenarekin ere hornituko da, eta hori adibide argia da Nafarroako esportazioak hazkunde iturri direla eta munduan lidergoa dutela".
ViscofanViscofan haragi-produktuetarako bilgarri artifizialak egiten dituen lehenengo ekoizlea da munduan, eta bilgarrien sorta osoa ekoizten duen merkatuko hornitzaile bakarra. Nafarroan sortu zen 1975ean, eta gaur egun enpresaren produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen dira. Produktuak Espainian, Alemanian, Serbian, Txekiar Errepublikan, Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon eta Brasilen ekoizten dira, eta enpresak merkataritza bulegoak ditu aipatu herrialdeetan eta Erresuma Batuan, Costa Rican, Errusian, Txinan eta Thailandian.
Viscofanek Nafarroako Elikagai Industrien (NEI) %100ean ere parte hartzen du. Hain zuzen ere, Espainiako kontserba begetalen fabrikatzaile nagusia eta Carretilla markarekin Espainiako merkatuaren liderra da zainzurien fabrikatzaileen artean. NEIk ekoizpen faktoriak ditu Espainian eta Txinan.
1. argazkiaren oina: Beheko ilaran, ezkerretik eskuinera: Helen GU Giza Baliabideen zuzendaria; José María Aracama Sodenako zuzendari nagusia; José Antonio Canales Viscofaneko zuzendari nagusia; José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria; José Domingo Ampuero Viscofaneko presidentea eta Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusia. Goiko ilara: Fermín Martínez Ekoizpen zuzendaria; Juan Negri Viscofan Technologyko zuzendari nagusia; Alberto Clerigué Sodenako Inbertsioak Sustatzeko zuzendaria eta Gorka Delgado Nafarroako Gobernuak Shangaiko Merkataritza Bulegoan duen kanpo merkatuetako teknikaria.