(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Pablo Sarasate” Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoak Polonian egindako bira amaitu du ostirala, 2010.eko irailak 24

Berriro ere Nafarroan, ostiral honetan, irailaren 24an, Baluarten joko du


“Pablo Sarasate” Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoa

“Pablo Sarasate” Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoak Polonian egindako bira amaitu du ( irudia handitu )


"Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoak bira bat egin du Polonian eta lau kontzertu eskaini ditu, Fréderic Chopin (1810-2010) konpositore poloniarraren jaiotzaren berrehun urte ospatzeko jardunaldien artean.

Zehazki, ondoko udalerrietan jo du: Szafarnia, Brodnica, Torun eta Bydgosczc. Azken udalerri horretan Lukasz Stefan Krupinskin piano jolearekin jardun du, Szafarnia piano lehiaketaren azken edizioko irabazlearekin. Lehiaketa horretan Iruñeko kontserbatorioko Fermín Bernechea epai mahaikide izan zen.

Orkestrak, 50 ikaslek eta bost irakaslek osatutakoak, Falla, Sarasate, Ravel, Aita Donosti eta Chopinen obrak interpretatu ditu Polonian, irailaren 3 eta 10 bitartean.

Kontzertuez gain, taldeko kideek Varsoviako Chopin museoa, kontserbatorioa eta Torungo udaletxea bisitatu dute. Bertan alkatearen harrera izan zuten; halaber, Lubostron jauregia bisitatu zuten, eta bertan, Edgar Hartwich eskualdeko presidenteordearen eta Kultura kontseilariaren harrera izan zuten.

Berriro ere Nafarroan, ostiral honetan, irailaren 24an, "Pablo Sarasate" Kontserbatorio Profesionaleko Orkestra Sinfonikoak Baluarte Ganbara Aretoan joko du. Chopinen 1 zenbakidun kontzertua interpretatuko du, Lukasz Stefan Krupinskirekin batera, Szafarnia piano lehiaketako irabazlearekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa