(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak Hondakinen Planari buruz adierazitako zalantzak argitu ditu ostirala, 2010.eko irailak 24

Eskualde mankomunitate eta tokiko erakundeek planteatutako alderdiek errausketa, Planaren ebaluazioa eta aukerak adierazten dituzte


Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuak Nafarroako Hondakinen Kudeaketako Plan Integratuari (PIGRN) buruzko informazio bileretan erregistratutako ohiko galderak biltzen dituen dokumentua argitaratu du. Bilera horiek Departamentuko goi mailako karguek izan dituzte eskualdeko mankomunitate eta tokiko erakundeekin.

Dokumentuak, www.pigrn.navarra.es helbidean kontsultatu daitekeenak eta informazio horrekin batera doanak, argibideak eta erantzunak biltzen ditu, hala badagokio datuak eskainita, bileretan planteatutako 27 konturen gainean eta ondokoei buruzkoak: planaren informazio hutsuneak; egindako diagnostikoen arrazoia; helburu kuantifikatuak; aurreko planaren ebaluazioa; bestelako aukeren gaineko argibide eza; aukeren bideragarritasun ekonomikoa; Montejurra eta Erriberako planten ebaluazioari buruzko eztabaidak eta bere garrantzia Iruñeko Mankomunitatean; aurreikusitako inbertsio teknologikoaren arrazoipen energetikoa, ekonomikoa eta sanitarioa; Planaren edukian alegazioek eragin dezaketen prozedura; hierarkia printzipioaren betetze gradua hondakinen prebentzio, berrerabilpen eta birziklapenari dagokionez; errausketa plantaren arriskuak osasun eta ingurumenerako; erraustearen isurketen kontrola; hondakinen garraioaren ondorioak; erraustearen balantze energetikoa; errausketarako ez diren hondakin frakzioen bero indarraren estimazioa; aukeraketa selektiboko aukerak eta konpostarekiko arreta eza.

Ingurumen Departamentuak irailean zazpi bilera izan ditu foru geografiako zazpi udalerritan eskualdeko mankomunitate eta tokiko erakundeetako ordezkariekin, eta 252 pertsona izan dira: Lizarra 35; Lumbier 30; Tutera 11; Bertiz 14; Tafalla 60; Iruñea 52; eta Irurtzun 32. Hurrengo irailaren 28 eta 30ean bi bilera izango ditu industria hondakinei buruzko enpresekin, lehena, eta nekazaritzako plastikozko hondakinei buruzkoekin, bigarrena. Urrian erabakiak hartzeko lau bilera izango dira aztertzeko eta hala badagokio aurreko bileretan erregistratutako ekarpenak biltzeko, eta azkenik, abenduan Planaren behin betiko dokumentua aurkeztuko da Nafarroako Gobernuak onartzeko.

Dokumentazioa:
PIGRN. Preguntas y respuestas.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa