(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzen esanetan, Euskal Autonomia Erkidegora transferitzen diren enplegu-politikak gainerako autonomia-erkidegoei ere eman behar zaizkie ostirala, 2010.eko irailak 24

Hala adierazi du Radio Euskadiko Boulevard programan egindako elkarrizketan  


Transcripción textual del video

Ekonomia Ituna gaurkotzeari dagokionez, Sanzen esanetan, Foru Gobernutik "ez dugu aldatu nahi" Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpena bereganatu gabeko zamengatik; horren ordez, "BEZari buruzko doikuntza fiskal izenekoen inguruan akordioa lortu nahi dugu, hau da, kontsumoaren inguruan".

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gogorarazi duenez, gaur egungo sistemarekin "BEZaren ondorioz tributu-sarrera handiagoak sortzeko kontsumoa suspertuz egin ditugun ahalegin guztiak Estatuko Administrazio Orokorrera joaten dira azkenean eta horrek, logikoa den moduan, BEZaren doikuntza horiek zehazten dituen formula berriz planteatzea eskatzen du".

Sanzek amaitzeko esan duenez, "formula horrekin jarraitzen badugu, sortu nahi izan dugun eta emaitza onak eman dizkigun ekonomiarekin, hau da, krisiaren aurkako neurriekin, etab. nafar guztiek egiten dituzten ahalegin guztiak ez dira ezertarako izango, edo ez behintzat Nafarroako diru-kutxetarako".

Espainiako Gobernuaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean egindako akordioari dagokionez, Foru Gobernuko presidentearen arabera, "akordio horien edukiak zein diren ikusi behar da, politika pasibo izenekoekin lotuta zerbait dagoen ikusteko".

"Nik dakidanez –esan du Sanzek- akordioa irizpide ekonomikoak oinarri hartuta egin da, eta horiek azkenean Ekonomia Itunean eragingo dute, izan ere, kontratu sustatuak egiten dituzten enpresaburuei hobariak emateari buruz hitz egiten ari dira. Hori administrazio autonomo guztietara hedatzen bada, azkenean denok egoera berean gaudela esan ahal izango dugu. Administrazio autonomo guztietara hedatzen ez bada, irainen politika sortuko da eta hori zalantzan jarriko dute hainbat administraziok, tartean gureak".

Estatuko Aurrekontu Orokorrak direla eta, Sanz Lehendakariaren arabera, "horiek ezagutu egin beharko ditugu lehenengo". Ildo horretatik, Lehendakariaren esanetan "oso bitxia da alderdi politiko guztiek Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz iritzia finkatuta izatea, horiek ezagutu gabe". "Gaur ezagutuko ditugu eta orduan Aurrekontu Orokorrei buruz hitz egin ahal izango dugu", adierazi du.

 

Sanz Lehendakaria

Sanzen esanetan, Euskal Autonomia Erkidegora transferitzen diren enplegu-politikak gainerako autonomia-erkidegoei ere eman behar zaizkie.

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegora transferitzen diren enplegu-politikak gainerako autonomia-erkidegoei ere eman behar zaizkie. Era berean, Lehendakariaren esanetan, Ekonomia Ituna gaurkotzean BEZaren doikuntzak zehazten dituen formula birmoldatuko da soil-soilik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei dagokienez, horiek ezagutzen dituenean hitz egingo du gai horri buruz.

Sanzek gaur goizean esan ditu hitz horiek, Nafarroako Jauregiko prentsa-aretotik Radio Euskadiko Boulevard programarako egin duen prentsaurrekoan. Programa hori Dani Álvarez kazetariak zuzentzen du.

Gobernu zentralaren eta EAJren arteko akordioa

 

Espainiako Gobernuaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen artean egindako akordioari dagokionez, Foru Gobernuko presidentearen arabera, "akordio horien edukiak zein diren ikusi behar da, politika pasibo izenekoekin lotuta zerbait dagoen ikusteko".

"Nik dakidanez –esan du Sanzek- akordioa irizpide ekonomikoak oinarri hartuta egin da, eta horiek azkenean Ekonomia Itunean eragingo dute, izan ere, kontratu sustatuak egiten dituzten enpresaburuei hobariak emateari buruz hitz egiten ari dira. Hori administrazio autonomo guztietara hedatzen bada, azkenean denok egoera berean gaudela esan ahal izango dugu. Administrazio autonomo guztietara hedatzen ez bada, irainen politika sortuko da eta hori zalantzan jarriko dute hainbat administraziok, tartean gureak".

Estatuko Aurrekontu Orokorrak direla eta, Sanz Lehendakariaren arabera, "horiek ezagutu egin beharko ditugu lehenengo". Ildo horretatik, Lehendakariaren esanetan "oso bitxia da alderdi politiko guztiek Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz iritzia finkatuta izatea, horiek ezagutu gabe". "Gaur ezagutuko ditugu eta orduan Aurrekontu Orokorrei buruz hitz egin ahal izango dugu", adierazi du.

BEZari buruzko akordioa

 

Ekonomia Ituna gaurkotzeari dagokionez, Sanzen esanetan, Foru Gobernutik "ez dugu aldatu nahi" Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpena bereganatu gabeko zamengatik; horren ordez, "BEZari buruzko doikuntza fiskal izenekoen inguruan akordioa lortu nahi dugu, hau da, kontsumoaren inguruan".

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak gogorarazi duenez, gaur egungo sistemarekin "BEZaren ondorioz tributu-sarrera handiagoak sortzeko kontsumoa suspertuz egin ditugun ahalegin guztiak Estatuko Administrazio Orokorrera joaten dira azkenean eta horrek, logikoa den moduan, BEZaren doikuntza horiek zehazten dituen formula berriz planteatzea eskatzen du".

Sanzek amaitzeko esan duenez, "formula horrekin jarraitzen badugu, sortu nahi izan dugun eta emaitza onak eman dizkigun ekonomiarekin, hau da, krisiaren aurkako neurriekin, etab. nafar guztiek egiten dituzten ahalegin guztiak ez dira ezertarako izango, edo ez behintzat Nafarroako diru-kutxetarako".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa