(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 250 euro inguruko laguntza emango du pertsona zeliakoen elikadurarako astelehena, 2010.eko irailak 27

Gizarte Gaietarako Departamentuak 217.546 euro emango ditu diru-laguntza horien deialdirako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran baimena eman dio Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuari pertsona zeliakoen elikadura diruz laguntzeko deialdia egiteko, arreta indibidualizatuan. Horrela, Gobernuak 250 euro emango die kideen artean zeliako bat edo gehiago duten familiei, era horretan, gaixo horiek behar duten elikadura gastua konpentsatzeko. Neurria sustatzen duen Departamentuak Nafarroako Zeliakoen Elkarteak egindako azterketak hartu ditu kontuan. Horien arabera, zeliakoren bat duen familiak hilena 90 euroko apartekoa behar du elikaduran. 10 eta 14 urteko zeliakoen artean, "aparteko" hori 130 eurokoa da hilean dauden hazkunde garaia dela eta, energia gastu handiagoa behar baitute.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran baimena eman dio Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuari pertsona zeliakoen elikadura diruz laguntzeko deialdia egiteko, arreta indibidualizatuan. Horrela, Gobernuak 250 euro emango die kideen artean zeliako bat edo gehiago duten familiei, era horretan, gaixo horiek behar duten elikadura gastua konpentsatzeko. Departamentu horrek 217.546,50 euro ematea aurreikusita du, eta onarpena urriko bigarren hamabostaldirako aurreikusita dago.

Neurria sustatzen duen Departamentuak Nafarroako Zeliakoen Elkarteak egindako azterketak hartu ditu kontuan. Horien arabera, zeliakoren bat duen familiak hilena 90 euroko apartekoa behar du elikaduran. 10 eta 14 urteko zeliakoen artean, "aparteko" hori 130 eurokoa da hilean dauden hazkunde garaia dela eta, energia gastu handiagoa behar baitute.

Zeliakia Foru Erkidegoan urtean 100 kasu berri diagnostikatzen den gaixotasuna da, eta bere ezaugarri nagusia glutenak eragindako heste meharraren handitze kronikoa da, gari, garagar edo zekale bezalako zerealetan dena. Alterazio horrek digestio sistemaren funtzionamendu txarra eragiten du eta beraz, elikagaien asimilazio okerra.

Glutenarekiko tolerantzia eza dela eta, zeliakoek dieta mantendu behar dute osagai hori ez duten edo ezabaturik duten elikagaiekin, "erosketa saskiak" ez duena. Familia batzuek dituzten zailtasun ekonomikoen ondorioz, glutena duten elikagaiak ez dituzte hartu nahi, eta hori dela eta, mina handitzen zaie eta bizi-kalitatea galtzen dute.

Hori dela eta, Gizarte Gaietarako Departamentuak laguntza horiek emango ditu Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutakoetarako, eta laguntza horiek ebaluazio indibidualizatuaren erregimenean emango ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa