(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

396.000 euro Vitra-ri Lezkairuko bi sustapenetako energia eraginkortasunagatik astelehena, 2010.eko irailak 27

C kalifikazioa lortu du bakoitzak babes ofizialeko 115 etxebizitza dituzten bi proiektuentzat


Nafarroako Gobernuak, gaur egindako bileran, 396.000 euroko dirulaguntzak ematea erabaki du "Vitra Parque del Arga" sustatzaileari, Lezkairun (Iruñea) babes ofizialeko etxebizitzen bi proiektuetan C mailako kalifikazio energetikoa lortzeagatik.

Laguntza hauen onarpena 2009ko ekainean, 6/2009 Foru Legearekin, hirigintza eta etxebizitza arloko Premiazko Neurrien arloan abian jarritako neurrien barruan sartzen da. Lege horren 6. artikuluak dio 3.600 arteko laguntzak emango direla etxebizitza bakoitzeko, babestutako etxebizitzen eraikin berrietan energia aurrezteko neurriak sartzeagatik.

Zehazki esanda, 40 euroko laguntza ematen da "A" kalifikazioa lortzen duten etxebizitzen metro karratu bakoitzeko; 30 euro "B" kalifikazioa lortzen dutenen metro karratu bakoitzeko; eta 20 euro "C" kalifikazioa lortzen duten etxebizitzentzako. Eskuratutako ziurtagiria kontsumitutako energiaren eta horri atxikitako CO2 igorpenen estimazioaren araberakoa da, eta hori horrela, "A" kalifikazioa duen eraikina da eraginkorrena eta "G" duena gutxiena.

Kasu honetan, Vitra sustatzaileak "C" kalifikazioa lortu du Lezkairuko bi sustapenetan. Horietariko lehena, 196.384 eurokoa, salerosketa araubideko babes ofizialeko 115 etxebizitzei dagokie. Bigarrena, 200.396 eurokoa, gune bereko beste 115 etxebizitzako sustapen bati dagokio. Sustatzaileak 2010. urtearen joanean jasoko du dirulaguntzaren erdia eta 2012.ean beste erdia.

Gobernuaren laguntza programa honek indarrean jarraituko du 2011ko abenduaren 31 arte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa