(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Nafarroa ordezkatu du munduko mendi aldeko herrien hirugarren topagunean Oloron-en (Frantzia) astelehena, 2010.eko irailak 27

Bere esanetan, hamar nafarretik lau landa-gunean bizi da


Corpas kontseilaria, Oloronen (Frantzia) izandako munduko mendi aldeko herrien hirugarren topagunean ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzan, Oloron St. Marie-n (Frantzia), mendi aldeko udalerrien hirugarren topagunean parte hartu du, Munduko Mendi Aldeko Herrien Elkarteak antolatutakoan. Kontseilariaz gain, ekitaldian Olorongo alkatea, Bernard Uthurry, eta Munduko Mendi Aldeko Herrien Elkarteko diputatu eta presidentea den Jean Lassalle izan dira.

Topagunea, "Erkidegoak, lurraldeak eta baliabide naturalak" titulupean, urriaren 3 arte izango da eta Europa, Amerika, Asia eta Afrikako 38 herrialdeetako ordezkariak izan dira. Kontseilariak inaugurazio ekitaldian hartu zuen parte Olorongo alkatea den Bernard Uthurry eta Jean Lassallerekin batera.

Bere esku hartzean, Corpas kontseilariak populazioa mendi aldean ezartzeko garrantzia azpimarratu du, era horretan, garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren motor izateko; halaber, bere esanetan, erakunde publiko eta pribatuek lurralde osoan lagundu behar eta kalte gehien duten populazio sektoreen abantailak hobetu behar dituzte, besteak beste, emakumeen kasua, gakoak mendi aldearen ongizate eta garapenerako, eta horrela ulertu du Nafarroak.


Corpas kontseilaria, munduko mendi aldeko herrien hirugarren topaguneko partaide batzuekin ( irudia handitu )

Ildo horretatik, kontseilariak Foru Erkidegoan egindako jardueretako batzuk zehaztu ditu, hamar nafarretik lau mendi aldean bizi direnekoan egindakoak, zahartzen den ingurua, eta gazteek hiria aukeratzen dutenekoa distantziak murrizteko eta zerbitzuak hurbiltzeko, eta Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan bildutako alderdiak ere aipatu ditu.

Nafarroaren helburua herritarren %99 edukiera handiko bide batetik 20 minutura izatea da, medikuarenera, eskolara edo izapidetze ofizialak egiteko desplazamenduak gero eta txikiagoak izan daitezen. Corpas jaunaren esanetan, "Foru Erkidegoa Espainiako lehen erkidegoa izan da 2007-2013 Landa Garapenaren Programan Europaren onarpena jasotzeko". Horrekin batera, ahalegin ekonomikoa 580 milioi eurokoa izan da, eta %80 Nafarroari dagozkio. Programa horren bidez, nekazaritza sektorea garapen erronka nagusia da eta, era berean, ingurumen sustatzearen aldeko apustua egin du landa gunearen garapen motor bezala.

Olorongo topagunea, aurten nazioarteko bestelakoetan ere izan da: Boliviako klima aldaketaren herrien munduko konferentzian, lurralde mailako topaguneak Kolonbia eta Marokon, edo Txinako nazioarteko foroa. Helburua mendiko bizitza bestelakoetakoa baino zailagoa dela adieraztea da, populazio eza arazo handia dela agerian uzteko, eta era berean, ahaleginak uztartzeko eta bizirik diren lurraldearen %35 diren mendien eta munduko populazioaren %15 duten handi hori ezagutzeko, mila milioi pertsona inguru munduko 120 herrialdetan banatuta.

Tailer, eztabaida eta hitzaldiez gain, ondokoei buruzko erreferentziak egingo dira: minizentrala, artzainak, gaztaren ekoizpena, hidroelektrizitatea mendi aldekoen zerbitzura edo turismoa, mendi aldeko bizitzaren alderdi bezala; halaber, "Olorongo Adierazpena" egingo da, urriaren 4an aurkeztuko dena UNESCOren egoitzan Parisen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa