(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Baztango Udalak hitzarmen bat sinatu dute Almandozeko zeharbidea berritzeko obrak egiteko asteartea, 2010.eko irailak 28

Proiektuak 0,9 milioi euroko aurrekontua dauka eta Foru Gobernuak 0,7 milioi euro jarriko du


Almandozeko zeharbideko obrak

Alba kontseilariak eta Baztango alkateak hitzarmen bat sinatu dute Almandozeko zeharbidea hobetzeko. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadradok eta Baztango alkate Virginia Aleman Arraztiok hitzarmen bat sinatu dute Almandozeko zeharbidea berritzeko obrak egiteko; lan horiek egiteko Nafarroako Gobernuak 0,7 milioi euro jarriko ditu.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Baztango Udalak sinatutako hitzarmenean "Almandozeko zeharbidean zola eta sareak berritzeko proiektua" jaso dute; proiektu hori irailaren 27ko bileran onartu zuen Gobernuak.

Obrak egiteko eskaintzaren aurrekontua 916.765 eurokoa da.

Gobernuak 714.790 euro jarriko ditu, gehienez: Herri Lan Departamentuak 463.387 euro, aipatu hitzarmenaren bitartez; eta Toki Administrazioko Departamentuak 251.303 euro, Tokiko Inbertsioen Plana medio.

Hitzarmenean jaso bezala, Baztango Udalaren ardura izango da obra kontratatzea eta zuzentzea (zuzendu Kontserbazio Zerbitzuak ikuskatuta egingo du), obra egikaritzeko behar diren ondasun eta eskubideak eskuratzea, eta obrek eragindako zerbitzuak zeuden horretan uztea

.

Obraren deskribapena

Almandozeko zeharbideak 500 metro inguru dauzka. Obren helburua da, funtsean, errepidea zolatzea eta sendotzea.

Halaber, euri sareak eta argindarreko, telefoniako eta argiteria publikoko kanalizazioak berrituko dituzte. Galtzadaren gehieneko zabalera zazpi metrokoa izango da; bi aldeetan espaloiak jarriko dituzte, ahal den lekuetan. Galtzadako zola aglomeratua izango da eta espaloiak Baztan erako lauzazkoak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa