(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria basoberritze lan baten emaitzak ikustera joan da Obanosera eta Zarera asteartea, 2010.eko irailak 28

Proiektuak 75,6 hektarea hartzen ditu eta Caja Madrid erakundearen Gizarte Ekintza izan da sustatzailea, Nafarroako Gobernuak lagunduta


Obanosen eta Zaren basoberritze lanak egin dituzte.

Lana alkatea, Sanzberro kontseilaria eta Caja Madrideko Villaescusa eta Millares zuzendariak, basoberritze proiektuaren emaitzak ikusteko egin duten bisitan. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Obanosera eta Zarera joan da gaur goizean, 75,6 hektareako basoberritze proiektu baten emaitzak ikustera.

Esku-hartzea Caja Madrid erakundearen Gizarte Ekintzak sustatu du, "Bi milioi zuhaitz" programaren barruan, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Bisitan, kontseilariak honako hauek izan ditu lagun: Juan Villaescusa Redón, finantza erakundeko Iparraldeko Negozio Zuzendaritzako zuzendaria; Fernando Lana, Obanoseko alkatea; eta José Antonio Millares, Caja Madrid erakundeko ingurumen proiektuen arloko zuzendaria.

Proiektuari jarraiki, 7.753 landare jarri dituzte bederatzi hektareako eremu batean; eragin eremua 75,6 hektareakoa da.

Proiektua 2008an jarri zuten martxan eta bilakaera ikuskatu dute Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko teknikariek eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko nekazaritza eta basozaintzako ingeniaritzako ikertzaileek. Segimendu horri esker ikusi dute landatutako zuhaitzen biziraupen indizea %95 baino handiagoa dela.

Obanosen, helburua zen bertako landare komunitateak leheneratzea, eta hori Ortzea eta Arnotegi parajeko hiru lekutan:

erretako eremu batean, kalitate gutxiko larizio pinudun zona batean eta higatutako muinoetako sastraka eremu batean. Eremu horretan aisia ere hobetu dute: ibilbide bat egin dute Eunateko Santa Maria elizatik Arnotegiko Andre Mariaren basilikaraino.Alderik garaienean lurra berdindu dute, inguruko paisaiaz gozatzeko begiratoki izan dadin. Eremua basoberritu dute pinu (Pinus Halepensis), arte (Quercus Ilex), astigar (Acer Campestre), gurbe (Sorbus Domestica), txorbeltz (Rhamnus Alaternus) eta olibondoekin (Olea Europaea).

Zaren bi landare eremu berritu dituzte: batetik, erriberako zuhaitzak landatu dituzte oso produktiboak ez diren makaldietan; eta bestetik, erriberako landaretzaren eta zereal sailen eta mendien arteko trantsizioko lugorrietan.

Azken horietan landatu dituzte zurzuriak (Populus Alba), lizarrak (Fraxinus Angustifolia), makalak (Populus Nigra), intxaurrondoak (Juglans Regia), sagarminak (Malus Sylvestris), arteak (Quercus Ilex), erkametzak (Quercus Faginea), zuhaixka erako sahatsak (Salix Eleagnos) eta elorri beltzak (Prunus Spinosa). Zona horretan, ubidearen ertzean, aisiarako eremu bat jarriko dute; alde horretatik, zer lan egin diren azaltzen dituen panel bat instalatuko dute.

Proiektuan 152.000 euro gastatu dituzte; diru hori Caja Madrid erakundeak jarri du.

"Bi milioi zuhaitz" programari esker 1,2 milioi zuhaitz baino gehiago berreskuratu dituzte, 2.200 hektareatan, hamahiru autonomia erkidegotan. Nafarroan, gainera, Mendigorria hegoaldean dagoen Caralbe parajea basoberrituko dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa