(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ikasle, irakasle, zuzendari eta erakunde gailenenak sarituko ditu asteartea, 2010.eko irailak 28

Hautagaiak aurkezteko azken eguna urriaren 18a da


Hezkuntza Departamentuak sari batzuk sortu ditu, foru erkidegoko ikasle, irakasle, zuzendari eta erakunde gailenenak saritze aldera. Sarituek izan behar dute, betiere, funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeetakoak.

Hezkuntza Sarien lehen edizioan hautagaiak aurkezteko azken eguna urriaren 18a da.

Dokumentazioa modu telematikoan aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuaren atariko ( www.navarra.es ) Zerbitzuen Katalogoaren bitartez (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 117. zenbakia, 2010eko irailak 27).

Saria jaso dezakete baldintza hauek betetzen dituzten ikasle, irakasle, zuzendari eta erakundeek

:

-

DBHko gradua 2009-2010 ikasturtean lortu eta, egoera pertsonal eta sozial eta hezkuntza egoera kaltegarrian egon arren, aurten ikasketekin aurrera egingo duten ikasleek. Gehienez sei diploma emango dituzte, kontrako egoerak ahaleginduta eta aurrera eginda gainditzea saritze aldera.

-

Irakaskuntzan lanetan nabarmendu diren irakasleak, lanean daudenak edo aurreko ikasturtean (2009-2010) erretiroa hartutakoak. Gehienez lau sari emango dituzte (diplomak), irakaskuntzan egindako ibilbide profesionala (meritua, ahalegina, dedikazioa, hezkuntza lorpenak, e.a.) saritzeko.

-

Ikastetxeetako zuzendari lanetan nabarmendu diren irakasleak, lanean daudenak edo aurreko ikasturtean (2009-2010) erretiroa hartutakoak. Gehienez hiru diploma emango dituzte, modu aktiboan lanean aritu diren eta ospea hartu duten zuzendariak saritzeko.

-

Nafarroan funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastegiak. Maila bakoitzeko bina diploma emango dituzte; mailak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa. Sarituko dituzte, hain zuzen, heziketa medio kalitatea, zuzentasuna eta gizarte kohesioa lortzea helburu duten ikastegien ibilbidea.

Sari horien helburuak dira, batetik, Nafarroako hezkuntza sisteman parte hartzen duten agenteen lana aintzatestea eta babestea; eta bestetik, herritarrek Nafarroako errealitatea hobeto ezagutzea eta errealitate horretan parte hartzen duten lagun eta erakundeen lana balioestea.

Sarien deialdia urtero egingo dute, irailean, eta diplomak ikasturtearen lehen hiruhilekoan emango dute, horretarako antolatutako ekitaldi batean.

Hautagaiak aztertzeko eta balioesteko epaimahai bat sortuko dute. Epaimahaikideak izango dira Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia (epaimahaiburua izango da), Nafarroako Eskola Kontseiluko burua, zuzendari elkarteen ordezkari bat, Hezkuntza kontseilariak izendatutako bi pertsona ospetsu, eta Gurasoen Mahaiko bi ordezkari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa