(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazio Departamentuak milioi bat euroko inbertsioak onetsi ditu Izarbeibarren ur-hornikuntza eta hondakin-bilketa hobetzeko asteazkena, 2010.eko irailak 29

Nafarroako Gobernuak 725.829 euroko ekarpena egingo du


Toki Administrazio Departamentuak 1.052.894 euroko inbertsioak onetsi ditu Izarbeibarko Mankomunitatean edateko uraren hornikuntzako eta hondakinak biltzeko sistemak eta azpiegiturak hobetzeko zenbait proiektu egite aldera.

Jardunak Toki Inbertsioen 2009-2012 Planaren barruan bilduta daude. Nafarroako Gobernuak Plan horretan parte hartzen du lan batzuk finantzatuz. Kasu zehatz honetan, laguntzak 725.829 eurokoak dira.

Uraren hornikuntza

Uraren hornikuntzari dagokionez, zenbateko ekonomikorik handiena eskatzen duen inbertsioa Berbintzanan uraren goi-horniduran urtegi berria eraikitzea izango da. Azpiegiturak 750 m3-rako edukiera izango du eta hormigoi armatuzko 10 x 10 metroko bi ganberek osatuko dute. Urtegi berrira iristeko, 130 metro errepide eraiki beharko dira. Lanen kostua 402.783 eurokoa da, eta kopuru horretatik 273.073 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu.

Era berean, edateko ura tratatzeko estazioan eta Ziraukiko putzuan lan osagarriak egitea onetsi da. Aurrekontua 95.107 eurokoa da, eta Toki Administrazio Departamentuak 64.479 euro jarriko ditu.

Ur hornikuntzari lotutako beste proiektu batzuen arabera, Argiñano, Obanos, Larraga eta Mirandako ur-biltegietan hobekuntzak egingo dira. Kasu gehienetan, eskailera berriak jarri eta berritze elektrikoak egingo dituzte. Inbertsio osoa 81.684 eurokoa da, eta Toki Administrazio Departamentuak 55.379 euro jarriko ditu.

Amaitzeko, ur-hornikuntzaren kontrol- eta teleaginte-sistema berritzea onetsi da, 106.298 euroko aurrekontuarekin. Kopuru horretatik 72.066 euro Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu.

Hondakinen bilketa

Hondakinak biltzeko sistemari dagokionez, garrantzi ekonomikorik handiena duen proiektuaren arabera, Garesen kamioientzako industria-nabea zabalduko da. Nabeak 18 metro bider 20,43 metro ditu. Proiektuaren arabera bi isurkiko estalkia egin eta hormigoi aurrefabrikatuarekin estaliko da, estalkia zein fatxaden egitura. Lanen kostua 201.413 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuak 140.989 euro jarriko ditu.

Beste inbertsio bat papera-kartoia biltzeko edukiontziak (urdin kolorekoak) eta materia organikoa biltzekoak (berde kolorekoak) jartzea izango da. Horretarako 126.443 euroko aurrekontua dago, eta Nafarroako Gobernuak 88.510 euro jarriko ditu.

Amaitzeko, adarrak eta zuhaitzen inausketatik ateratzen diren hondakinak birrintzeko makinaria erosiko da. Aurrekontua 39.163 eurokoa da (31.331 euro Nafarroako Gobernuak emango ditu).

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa