(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi da Iruñean 5. Nazioarteko Bioteknologia Topaketa: BioSpain 2010 asteazkena, 2010.eko irailak 29

Miranda lehendakariordeak inauguratu du topaketa eta Kutz kontseilariak egin die harrera antolatzaileei Nafarroa Jauregian


BioSpain 2010 topaketako antolatzaileen harrera.

Kutz kontseilariak egin die harrera BioSpain 2010 topaketako antolatzaileei. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, eman dio hasiera BioSpain 2010 5. Nazioarteko Bioteknologia Topaketari; ingelesez hitz egin du, hizkuntza hori baliatuko baitute topaketan.

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesmaren izenean bertaratuei ongietorria egin ondoren, esan du foru erkidegoaren etorkizunerako apustu nagusietako bat bioteknologia dela eta gogoratu du Nafarroan 5.000 ikertzaile eta teknologo daudela, asko sektore biosanitarioan, eta biztanle helduen %37k goi mailako titulazioa daukala.

Miranda lehendakariordearen hitzetan, Nafarroako Gobernuak hiru arlo ekonomiko handiren aldeko apustua egingo du: ekonomia berdea, osasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomia. Hiru arlo horien barruan, batik bat osasun zerbitzuetan, "bioteknologia garapen ekonomikoaren palanka izango da Nafarroan", Mirandak esan duenaren arabera.

Topaketa bi urtero antolatzen du Espainiako Bioenpresen Elkarteak (gaztelaniaz ASEBIO), Espainian bioteknologia hobeto ezagutzeko eta garatzeko. Aurten, Nafarroako Gobernua ere aritu da antolatzaile lanetan, SODENA (Sociedad de Desarrollo de Navarra) erakundearen bitartez.

Topaketa urriaren 1ean amaituko da eta 1.200 lagun baino gehiagok parte hartuko dute.

BioSpain 2010 topaketan 130 stand baino gehiago daude azoka komertzialean, eta stand horietan 160 enpresa, %25 Espainiatik kanpokoak. Ekitaldian 1.500 topaketa egingo dituzte.

Sustatzaileak dira, besteak beste, Merck, Zeltia, AB, Biotics, Genetrix, Genoma España, Nafarroako Kutxa eta ICEX. Hona hemen parte hartuko duten herrialde nagusiak eta herrialdeko bakoitzeko enpresa kopuruak: Frantzia, 27; Erresuma Batua, 16; Estatu Batuak, 14; Alemania, 12; Kanada, 8; Israel, 7; Portugal, 8; Suitza, 4; Belgika, 4; Danimarka, 3; eta Mexiko 3.

Hitzaldiei dagokienez, hiru hizlari oso egongo dira:

Carlos Cordón-Cardo, Columbiako Unibertsitateko Patologia Saileko zuzendariordea; Larry Fritz, Covella Pharmaceuticals erakundeko buru eta CEO eta Westfield Capital Management arrisku kapitaleko konpainiako kidea; eta Conny Bogentoft, Karolinska Developement AB erakundeko CEO. Cordón-Cardok azalduko du minbiziaren tratamenduak zelula amek zer zeregin duten, Larry Fritzek enpresa bioteknologiko arrakastatsuak nola sortu eta gara daitezkeen, eta Bogentoftek teknologia transferentzia eraginkorrak nola egin daitezkeen.

BioSpain 2010 topaketaren ataletako bat da konpainien arteko bi aldeko bilerak antolatzea, horretarako apropos jarritako aretoetan.

Halaber, Inbertsiogileen Foroa egingo dute, etorkizuneko enpresa proiektuak finantzatzeko bide berriak aurkitzeko; foro hori Europe Unlimited erakundeak antolatu du.

Harrera Nafarroa Jauregian

BioSpain 2010 topaketako antolatzaileei atzo egin zien harrera Maria Kutz Peironcely kontseilariak, Nafarroa Jauregian. Haien aurrean azpimarratu zuen foru erkidegoak ikerketaren eta garapen arlo berrien aldeko apustua egin duela eta arlo horietako bat bioteknologia dela.

Alde horretatik, kontseilariak Nafarroako garapen ekonomikorako eredua izan zuen hizpide, MODERNA plana alegia; plan hori Foru Gobernuak diseinatu zuen ekonomia globalean sortzen diren desafioei aurre egiteko. Osasun kontseilariak dagokion arloaz hitz egin zuen, BioSpain 2010 hizpide duten arloan, hain zuzen, eta honako hau esan zuen: "Nafarroan berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egin dugu osasun arloan eta, ekimen publiko eta pribatuetan, pibot lana hartu dugu gure gain, enpresekin, unibertsitateekin, teknologia eta ikerketa zentroekin harremanetan".
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Intervención del vicepresidente  Miranda
Intervención del vicepresidente Miranda en inglés 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa