(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak ikasgeletan genero-berdintasuna sustatzeko proiekturik onenak saritu ditu asteazkena, 2010.eko irailak 29

Saritutako zentroak Buñuelgo "Santa Ana" HLHZ, Azkoiengo "Ribera del Arga" BHI eta Jauntsaratseko (Basaburua) "Oihanzabal" HLHZ dira


Hezkuntza Departamentuak hezkuntza-zentroetan genero-berdintasuna sustatzeko ematen diren bizikidetza arloko praktikarik onenen sariak eman ditu. Lehenengo saria Buñuelgo "Santa Ana" haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak eskuratu du, "Berdinak gara" proiektuarengatik. Azkoiengo "Ribera del Arga" bigarren hezkuntzako institutuak bigarren saria eskuratu du, "Emakumea, artea eta hezkuntza" proiektuarengatik, eta Jauntsaratseko (Basaburua) "Oihanzabal" haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak hirugarren saria lortu du, "Berdintasunez hezten Oihanzabalen" ekimenarengatik.

50 zentrok baino gehiagok hartu dute parte Bizikidetzaren arloko programan. Horren bidez, hezkuntza-erkidego osoaren (irakasleak, ikasleak eta familiak) konpromisoa lortu nahi da desberdintasunik eta genero-indarkeriarik gabeko gizartea lortzen laguntzeko. Programa Hezkuntza Departamentuak sustatzen du eta 2009an jarri zen abian, esparru guztietatik eta bereziki hezkuntza esparrutik haurrei esleitutako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatu behar direla argi izanda.

Sariak joan den astean egindako jardunaldi batzuen barruan eman ziren, zehatz esanda, irailaren 22an eta 23an, Hezkuntza Departamentuko Ekitaldien Aretoan. Jardunaldi horietan, proiektu finalistak azaldu eta bi hitzaldi entzun ahal izan ziren. Amparo Tomé unibertsitateko irakasleak eta genero arloko adituak eta Elena Simón genero-gaietan irakasleak prestatzen dituen irakasleak eskolak autonomiari, independentzia pertsonalari eta enpleguari lotutako ikaskuntzen garapenean duen eginkizunari buruz hitz egin zuten, ikasleek herritartasun osoa lortze aldera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa