(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurraldea Antolatzeko Batzordeak Iruñeko hegoaldeko sarbideko proiekturako proposamen berria onetsi du osteguna, 2010.eko irailak 30

Bide berria Zizurreko errepidetik Ezkirotzeko errepidera doa eta 1.300 metroko luzera du


planoak

Proposatutako bide berria gorriz. ( irudia handitu )

Lurraldea Antolatzeko Batzordeak (LAB), Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilaria buru dela, ‘Iruñeko bide-sarearen hegoaldeko sarbideen azterlana’ Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren proposamen berriari dagokionez jendaurreko informazio-aldia irekitzea adostu zuen atzo. Hain zuzen ere, proposamen berria Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak formulatu du.

Proiektu hau egiteko, hiru alternatiba aurkeztu ziren hasieran. Hala ere, Cordovillan eta Iruñean etxebizitza babestuaren esparru bat garatzeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialean hegoaldeko sarbideko proiektuaren atal bat gehitu da, eta atal hori aldatu egin da. Modu horretan, Herri Lan Departamentuak konponbide berria aurkeztu du, Cordovilla-Galar aipatu UGPSrekin bateragarria dena.

Bide berriaren trazadura Zizurreko NA-6000 errepidean hasten da, eta Lanbide Heziketako Donapea institutuaren atzetik, Eskirotzeko NA-6001 errepidera iristen da (errepide hau Cordovilla-Galar UGPSko urbanizazio berriko errepide bihurtuko da).

Errepidearen luzera 1.300 m ingurukoa da eta gainerako bide-sarearekin biribilgune itxien bidez lotuta dago. Galtzada bikoitza izango du, 7 metrokoa (2 lerro noranzko bakoitzean), 2,5 m-ko erdibitzailea izango du eta albo bakoitzean, 2,5 m-ko bazterbideak. Iparraldean 2,8 m-ko zabalerako zerrenda berdea egongo da, eta jarraian, oinezkoen bidea eta bidegorria, 4 m-ko zabalerakoa.

Trazadurak Done Jakue Bidea eta Probintzien Errege Abelbidea zeharkatzen dituen arren, proiektuaren arabera bi trazadurak berriz jarriko dira: aipatu abelbidea trazadura beretik eta Done Jakue Bidea, proiektuaren hasierako inguruan, aurreikusitako biribilgunearen kanpoko aldea inguratuz. Horrez gain, proiektuak Ingurumen Inpaktuaren aldeko Adierazpena du.

Alternatiba berria aurkeztu ondoren, proiektuak jendaurreko informazio-aldia izango du eta ukitutako udalen (Iruñea eta Zizur) esku egongo da hilabetez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa