(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumen Departamentuak lau industrialdeko ingurumena erkidetuta gestionatzea sustatu du osteguna, 2010.eko irailak 30

Sanzberro kontseilaria izan da ekimen horren aurkezpenean; ekimena Pirinioez gaindiko lankidetzarako ENECO proiektu europarraren barruan dago


Ingurumen Departamentuak lau industrialdeko ingurumena erkidetuta gestionatzea sustatu du

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Lodosa, Tafalla-Erriberri, Galar Zendea eta Villatuertako lau industrialdetako ingurumena erkidetuta gestionatzea sustatu du.

Ekimen hori mugez gaindiko lankidetzarako ENECO proiektu europarraren barruan dago eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (gaztelaniaz CRANA) eta Lizarrako Merindadeko Enpresaburuen Elkarteak antolatu dute.

Proiektua gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Artxibo Nagusian eta ekitaldiko burua Begoña Sanzberro Iturriria izan da, Departamentuko titularra.

Proiektuaren helburua da industrialdeetan bertan eta inguruan ingurumena nola dagoen aztertzea eta hobetzea. Horretarako hainbat jarduera gauzatu behar dira eta enpresek, Udalek eta hondakinak gestionatzen dituzten mankomunitateek elkarrekin lan egin behar dute.

Funtsean, diagnostikoa egin eta jarduera plana antolatu behar da industrialdeetako ingurumenaren kalitatea baldintzatzen duten alderdien gainean:

isuri atmosferikoak, zarata, isuri materialak eta hondakinak, ontziak eta bilgarriak, produktu kimikoen erabilera eta biltegiratzea, lurzorua, uraren erabilera eta kontsumoa, garraioa eta mugikortasuna, ingurumen larrialdiak eta landareei eta animaliei eragindako kalteak. Proiektua garatzeko Nafarroako Gobernuaren Nasuinsa enpresa publikoaren laguntza izan dute.

Industrialde bakoitzak bere jarduera espezifikoak dauzka (20-25 inguru), tokian tokiko ingurumenaren bereizgarrien araberakoak. Hala ere, guztiek alderdi hauek hartzen dituzte kontuan:

ingurumenaren gestioaren arloko prestakuntza bateratua, hondakinak kontrolatzeko erakunde baimendu bat sortzea edo ingurumen agente bat jartzea, hondakinak biltzeko eta gestionatzeko sistema erkidetuak antolatzea eta aldian-aldian berrikuspenak egitea. Gainera, egindako diagnostikoaren araberako jarduera zehatzak ezarri dituzte industrialde bakoitzean, adibidez: argiteria eraginkorra izatea, ura berriz erabiltzea, energia berriztagarriak jartzea, landareak landatzea, biozidak ordezkatzea, plastikoa berriz erabiltzea, azpiproduktuekin poltsak sortzea eta gestionatzea, merkantzia arriskutsuak maneiatzea, eta zarata neurtzea eta kontrolatzea, besteak beste.

Proiektua 1,84 milioi euro kostako da; aurrekontuaren %65 Europar Batasunaren Interreg IV A programako funtsekin ordainduko da.

Gainerakoa (700.000) jarriko dute Nafarroako Gobernuak (465.000 euro) eta Lizarrerriko Enpresaburuen Elkarteak (235.000 euro). Proiektua 2011ko maiatzean amaituko da.

ENECO programan parte hartzen dute Espainiako erkidegoetako eta Pirinioetako departamentu frantsesetako enpresa eta garapen agentzia hauek parte hartzen dute:

Lizarrerriko Enpresaburuen Elkarteak (gaztelaniaz LASEME), Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentziak (gaztelaniaz ADER), Association pour l’Environnement et la Sécurité en Aquitanie (APESA), Ekologia eta Garapena Fundazioa keta Agence Régionale pour l’Environnement Midi Pyrénées (ARPE).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa