(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak Txinara egindako bidaia ofiziala amaitzeko Gamesara bisita egin du osteguna, 2010.eko irailak 30

Nafarroako ordezkaritzak bateriak egiten dituen CITIC enpresa ere bisitatu zuen


Nafarroako ordezkaritza Gamesak Txinan duen plantan

Nafarroako ordezkaritza Gamesak Txinan duen plantan. ( irudia handitu )

Nafarroako ordezkaritzak, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria buru dela, Txinara egindako bidaia amaitzeko, Gamesa multinazionalak Tianjin hirian duen plantara bisita egin du. Leku horretan, Jesús Zaldua nafarrak, Gamesaren CEOk Txinan, hartu zituen. Bisitan, ordezkaritzak bilera teknikoa egin zuen plantako arduradunekin eta ibilbidea egin zuen instalazioetatik. Horren aurretik, Nafarroako ordezkaritzak CITIC GUOAN MGL bateriak ekoizteko fabrika ezagutu zuen.

Nazioarteko hedapen estrategiari jarraituz, Gamesak 90 milioi euro inbertituko ditu 2012ra arte parke eoliko berrietan, 1.315,3 megawatteraino, eta Txinan fabrika berri bat egiten, hau da, herrialde horretako seigarren ekoizpen zentroa. Zifra hori dela bide, Gamesaren inbertsioa hirukoiztuko da, orain arte erabilitako 42 milioi euroetatik aldiaren amaieran pilatutako 130 milioira. Seigarren ekoizpen-zentroaren instalazioa osatu ondoren, Gamesaren Txinako ekoizpen gaitasuna 1.500 MW urtean izango da.

2009an, Txina munduan hazkunde handiena duen merkatu eoliko moduan sendotu zen, energia eolikoaren sorkuntza gaitasuna ia-ia bikoiztuz, hots, 13,7 GW handituz. 2008. urtearekin alderatuta %113ko hazkundea izan du, hau da, 26 GW-ko gaitasuna dago orain, eta hori dela bide Txina munduko merkatu eolikorik handiena da.

 

Gamesa, 15 urtetik gorako esperientziarekin, munduko liderretako bat da aerosorgailuak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta mantentzen, lau kontinentetako hogei bat herrialdetan 20.000 MW inguru instalatu ditu eta.

Konpainia munduko erreferentzia da baita ere parke eolikoak sustatu, eraiki eta saltzen. 3.500 MW baino gehiago ditu instalatuta eta 22.000 MW-tik gorako zorroa du parke eolikoetan, garapen-fase desberdinetan, Europan, Amerikan eta Asian.

Europan, Estatu Batuetan, Txinan eta Indian hogeita hamar ekoizpen-zentro inguru ditu eta urteko ekoizpen gaitasuna 4.400 MW-koa da. Konpainiak 6.300 pertsonatik gorako nazioarteko plantilla du.

Bisitaren azken txanpan, Nafarroako ordezkaritzak CITIC GUOAN MGL enpresa ere bisitatu du. Enpresa hori Pekinen kokatuta dago eta batez ere material berriak ekoizten ditu, metal oxidoz eta litiozko ioiz osatuak, bigarren mailako baterietarako. 1979ko urrian sortu zuten eta gaur egun 700 milioi yuaneko aktiboak ditu guztira.

 
Bisita CITIC GOUAN MGL Txinako enpresara

CITIC GUOAN MGL enpresaren egoitzan. ( irudia handitu )

MGLk atzerriko fabrikatzaileen monopolioa apurtu du Txinan merkatuko litio-ioizko baterien eta material katodikoen arloan, industria guztien aurretik jarri baita. Material katodikoez gain, MGLk energia-dentsitate handiko eta energia-ahalmen eta energia-pilatze handiko litiozko-bigarren mailako ioizko bateriak ekoizten ditu.

MGLren ikerketa zentroak Zientzia eta Teknologiaren Lehen Saria lortu du Pekinen, baita Zientziaren eta Teknologiaren bigarren Sari Nazionala ere.

Gogoan izango dugunez, Roig kontseilaria Nafarroako ordezkaritzaren buru izan da Txinara egindako bidaian. Herrialde horretan, joan den irailaren 22an, Foru Komunitatearen Ohorezko Eguna ospatu zen Shangaiko Erakusketan, eta irailaren 20tik 26ra Nafarroaren Astea ospatu zen Erakusketa Unibertsalean.

Asiako herrialdera egindako bidaia instituzional horren barruan, Nafarroako ordezkaritzak intereseko enpresa-proiektuak bisitatu ditu. Modu horretan, irailaren 23an, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria COMANSA JIE enpresako zuzendaritzarekin bildu zen Hangzhoun, Shangairen hego-mendebaldean. Enpresa hori garabiak egiten dituen Nafarroako konpainiaren eta JIE Txinako etxearen arteko bat-egitearen emaitza da. Txinako enpresak abiadura-motelgailuak egiten ditu industriarako eta jarduera-adar bat du garabien sektorean.

Irailaren 24an, kontseilariak Viscofanen Txinako planta berria inauguratu zuen, Suzhou Industrial Park izenekoan, Shangaitik 80 kilometrora.

Horrez gain, Roig kontseilariak, irailaren 25ean, Foru Komunitatean autobus elektrikoen fabrika bat ezartzeko akordioa sinatu zuen. Proiektuan bat egingo dute Txinako Foton multinazionalak eta Espainiako Inceisa enpresak. Hain zuzen ere, kontseilariak joan den astelehenean Foton multinazionalaren egoitza nagusia bisitatu zuen Pekinen.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa