(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“XXI. mendeko giltzarriak, gatazkak eta erronkak” hitzaldi ziklora 400 lagun baino gehiago bertaratu dira osteguna, 2010.eko irailak 30

Gizarte modernoaren erronkak aztertu dituzte, arlo hauetakoak, hain zuzen: demografia, klima, ekonomia eta hedabideak


Nafarroako Administrazio Publikoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako "XXI. mendeko giltzarriak, gatazkak eta erronkak" hitzaldi ziklora 400 lagun baino gehiago bertaratu dira. Hitzaldiak Iruñeko Kondestablearen Jauregian eman dituzte, irailaren 20an, 21ean, 27an eta 28an.

Hirugarrenez antolatu dituzte aurten hitzaldiak, udako ikastaroen barruan, eta gauden mendeko desafioen gainean hausnartu dute: geografia, klima, ekonomia eta hedabideak.

Unibertsitate Konplutentseko Enrique Gil Soziologia doktoreak hasi zuen zikloa, hitzaldi honekin: "Bizitza luzera, zalantza eta kontingentzia: etorkizuna ez da zen bezalakoa". Hitzaldian aztertu zuen zer eragingo duen mendebaldeko gizarteetan biztanleriaren zahartzeak.

Jorge Olcinak, Alacanteko Unibertsitateko Eskualde Analisi Geografikoko katedradunak, "Natura hondamenduak: planeta hausten ari al da?" hitzaldia eman zuen hilaren 21ean.

Olcinak azaldu zuen oraindik ezin dela esan klima aldatzen ari denik, baina zantzuak badaudela.Halaber, adierazi zuen gizarteak nola prestatu behar duen natura hondamendiei aurre egiteko eta ezbehar handiak eragozteko.

Juan Cruz kazetari eta idazleak ere parte hartu zuen zikloan, hilaren 27an, hitzaldi honekin: "Hedabideak gizartearen zerbitzura".

Cruzek gaitzetsi zuen gaur egungo kazetaritzan nahastu egin dituztela iritzia eta errealitatea, eta azpimarratu zuen iritzia krisian dagoela eta horrek irakurleak fidagaiztu egin direla.

"XXI. mendeko giltzarriak, gatazkak eta erronkak" hitzaldi zikloa Rafael Rubio Gomez-Caminerok amaitu zuen. Rubio aditua da ekonomia eta finantza arloko kazetaritzan eta azken urteetako finantza jardunbideen kontra agertu zen; haren iritziz, jardunbide horiek eragin dute gaur egungo krisi ekonomikoa.

Horrez gain, finantza produktu berriak aztertu zituen eta esan zuen produktu horietako askok bezeroen ekonomia kaltetu dutela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa